'Asemanastán. Zeruetako lurra' (2020) bideo-instalazinoa Bilbon
2023-05-17 10:39 KultureaToni Serra (Abu Ali) artistearen hil osteko obrea da.
2023ko maiatzaren 16tik garagarrilaren 9ra, BBVA Fundazinoaren babesari esker eta Biboko Arte Eder Museoak Multiverso ekimenaren bidez, bideoartearen eta arte digitalaren sorkuntzea eta zabalkundea ardatz hartuta dator.
2018ko deialdiko Multiverso beka bati esker egindakoa. Proiektuak Toni Serrak izentautako talde batek argiaren eta haren kontenplazinoaren esperientzia dau ardatz.
Praktika artistiko garaikideak dira, mobimentuan dagoen irudia ardatz hartzen dabenak. Lankidetza horren emoitzea dira alde batetik, 2017tik, Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programeari esker, zenbait produkzino nabarmen erakutsi dira jentaurrean: Beatriz Caravaggioren Different Trains, 2017an; Lorategi amaigabea. Bosch dala-eta, Álvaro Perdices eta Andrés Sanzena, 2018an; Harria eta zerua, Víctor Ericerena, 2019an; eta Muntadas. Hiri hutsa, Antoni Muntadasena, 2021ean. Bestetik, 2018tik, Bideoartea sortzeko Multiverso Beken deialdiak sorkuntza-diziplina horreetako proiektu barrien produkzinoari eta zabalkunde publikoari laguntzen deutse. Esangura horretan, aukerea izan da museoan ikusteko Josu Rekalderen Esther Ferrer: denbora-hariak dokumentala (2020); eta Queer eroaileak: Doblea eta errepikapena (2021), Ana Laura Aláezena, 2018ko bekei esker egindakoak. Joan dan martian, museoak 2018an emondako beken ikus-entzunezko produzkinoetako batzuk era sistemantikoan aurkezten jarraitu eban. Lehenengo, Antoni Abaden (Lleida, 1956) Belarri gorrak bideo-instalazinoa (2019). Orain, programeak aurrera jarraituko dau, Asemanastán. Zeruetako lurra (2020), Toni Serra (Abu Ali) (Manresa, Bartzelona, 1960-Bartzelona, 2019) artistearen hil osteko obrea erakutsiz. Izenburua artisteak berak Iran aitatzeko asmautako berba bat da. Iran, persieraz edo farsiz, Aseman da, “zerua”. Hola, Asemanastán “zeruetako lurra” da. Hurrengo hileotan, programeak bideo-sorkuntza honeek aurkeztuko ditu: Ibilbidea (2019), Mabel Palacínena (Bartzelona, 1965); Unseasonal Autumn (Udazkena garaiz kanpo) (2020), Nadia Hotaitena (Madril, 1982); Zahartzaroko harmoniak (2020), Manu Arreguirena (Santander, 1970); eta Flamenkoak (2021), Pedro G. Romerorena (Aracena, Huelva, 1964).
Toni Serra (Abu Ali), Asemanastán. Zeruetako lurra (2020)
Bideo-instalazinoa, 50 min 23 s. Edizinoa: Alex Muñoz; soinua: Barbara Held Toni Serra bideoa lantzen hasi eta gitxira hil zan, 2019ko zemendian eta amaitu barik itxi eban Multiverso bekara aurkeztutako proiektua. Artistearen lagun profesional batzuek osotu eben lana taldean, Toni Serrak Iranera egindako bidaian grabautako materiala erabiliz eta aurrez idatzita eban gidoia erabiliz. Alex Muñoz artista bisual eta argazkilaria arduratu da sekuentzien hautaketaz eta irudien edizinoaz eta Barbara Held (artistearen hainbat piezaren musikagilea) bideoaren soinuaz, Serrak grabautako materiala gogoan hartuta. Harek egingo leuken bideoa egitea ezinezkoa zanez, muntaia lineala egitea ebitau eta zati nagusia diptiko formako sekuentzien bloke lez egitea erabagi zan; beraz, txandaka agertzen dira pantaila batean eta bestean eta, gero, baltz bihurtzen dira. Ataurrean, pantaila batek gizon bat erakusten dau, poema bat farsiz errezitetan eta beste batek, uretan dagoan argi-isla baten irudia, bideoaren ikurra. Bere azken piezetan bezela, Toni Serraren lan honek bideoaren eta barruko esperientziaren arteko hartu-emonak jorratzen ditu, bai eta mundu errealaren eta irrealaren, ikusgarriaren eta ikusezinaren, amesaren eta bijiliaren, bizitzearen eta heriotzearen arteko bitarteko mundu horrek igaroten dituan ikuspegiak be...; muga horreek gurutzatu eta ezabatu be egiten dituan bidaia batean legez.
Bideo-arteko proiektu hau argiaren nozinoan eta esperientzian eta haren kontenplazinoan ardazten da. Hasiera esperimentalekoa da XI. eta XII. mendeetako Irango arkitekturea eta poesia mistiko islamikoan, kultura horretan baitau tradizino antxinakoena. Argiztapena eta kontenplazinoa, behin eta barriro agertzen dira nire obran. Bideoen bidez argia lantzen nebala jaubetzen hasi nintzan; zehatzago esanda, argi eta orbanakaz, itzal eta koloreakaz ikuskariak sortzen nituala. Bideoaren eta amesen eta, batez be, ikuskarien, arteko hartu-emonak ikusten hasi nintzan. Kontenplazinoaren beharra, Toni Serraren eretxiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!