Aulestin eta Sopelan izango dira Udabarria Bertsotaneko hurrengo saioak

Bizkaie! 2023-05-16 11:39   Bertsolaritzea

Maiatzaren 18an jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko hirugarren saioak.

Aulestin eta Sopelan izango dau hirugarren hitzordua Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak, Udabarria Bertsotanek. Aulestiko herriko aretoan eta Sopelako Kurtzio kultur etxean izango dira saioak. Biak 18:30ean hasiko dira.

Maiatzaren 18an, Aulestin, herriko aretoan, 18:30ean:

Bertsolariak:

Asier Galarza Garai
Bittor Salterain Etxebarria
Garazi Navarro Ugarteburu
Ion Barrocal Besga
Julen Ibarguengoitia Ordorika
Lurdes Ondaro Mallea

Saioan gaiak emoten Amaia Ugalde Begoña ibiliko da. Epaimahaian Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izango dira. Idazkari lanetan, barriz, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ibiliko

Maiatzaren 18an, Sopelan, Kurtzio kultur etxean, 18:30ean:

Bertsolariak:

Ander Elorriaga Aresti
Ander Ezeiza Arana
Iker Uriarte Urrutia
Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
Mikel Goiriena Larrazabal
Mikel Retolaza Etxebarria

Saioan gaiak emoten Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da. Epaimahaian Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga egingo ditu.

Udabarrian Bertsotaneko hurrengo saioak maiatzaren 25ean jokatuko dira Busturian eta Zallan

Sarrerak hemen.

Saioen egunean be erosi daitekez sarrerak, aretoetako txarteldegietan (18:00etan zabalduko dira). Sarrerak 3 euroan dagoz salgai, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan eta 18 urtetik beherakoek ez dabe ordaindu beharrik izango.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu