June Diazek irabazi dau Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketea
2023-05-16 08:02 BertsolaritzeaDanetara, zortzi gazte oholtzaratu dira Bilbon jokatutako saioan.
Bigarren kanporaketea Bilbon, Euskeraren Etxean jokatu da eta puntu gehien batu ditu June Diaz getxoztarrak. Ixone Asategik irabazi eban lehenengoa eta, beraz, biak finalean izango dira.
Ondokoak izan dira Bilboko zortzi parte-hartzaileak: Andrea Bañuelos; June Diaz; Amaiur Galdos; Naia Martin; Maialen Lago; Goizane Saratxaga; Haizea Telleria; eta Naia Ruiz De Arbulo.
Gai-emoile lanetan Arkaitz Zipitria ibili da eta epaileak Ainhoa Arregi, Juanjo Respaldiza eta Mirari Azula izan dira. Idazkari lanak Ander Elortegik egin ditu.
Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketea maiatzaren 17an izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezela, arratsaldeko 17:00etan izango da.
Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gaberako bost bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!