Gari & Maldanbera Bilbon
2023-05-15 12:35 MusikeaMaiatzaren 26an, Bilboko BBK Salan.
Euskarazko musika-agertokiaren erreferente historikoa da Gari eta Bilboko BBK Salaren eszenatokira igoko da maiatzaren 26an, ostiralean, Maldanbera bandarekin batera, lan diskografiko berria aurkezteko: “Gari & Maldanbera: Zuzenean 2022”. Artistaren zuzeneko lehen albuma da, eta bere bakarkako ibilbidearen errepaso sakona egiten du bertan. Dozenaka disko sortu ditu Hertzainak talde mitikoa utzi zuenetik igaro diren hiru hamarkada hauetan.
Album hau nire bizitza aurkezteko dudan modua da: gorabeheraz betea, une argi eta une ilunagoakaz, azaldu du Garik Gari & Maldanbera: Zuzenean 2022 lanaz, baina guztiak dira honaino ekarri nabenak. Diskoa zuzeneko lau emonalditan grabau eben; iazko bagilean egin zituen Lazkaon (Areria Aretoa), Bilbon (Arriaga Antzokia), Getxon (Muxikeberri) eta Bergaran (Seminarixoa).
Bilboko BBK Salan egingo dauen album-aurkezpenaren kontzerturako (20:00etan hasiko da), musikariaren abestirik ezagunenak biltzen dituan errepertorioa atondu dabe, besteak beste, “Amets”, “Esperantzara Kondenatua”, “Amapola”, “Eguzki Berritan Zaude” edo “Zaharra Zara Bilbo”. Klasiko ahaztuezinen bildumea izango da ordu eta erdiko kontzertuan eskaiiko dabena.
Legazpiko artisteagaz batera (abeslaria eta gitarristea) izango dira BBK Salako zuzeneko kontzertu honetan Alex Alonso (bateria eta programazinoak), Oier Aldekoa (bajujolea, tekladua eta ahotsak) eta Miguel Moyano (gitarristea, tekladua, programazinoak eta ahotsak). Gariren egungo birearen lehen geldialdia izango da Bilbo. Martian ekin eutson diskoa osorik aurkezteko bireari.
Sarrerak salgai dagoz Kutxabank sarean eta aretoko leihatilan, 18 euroan (3 euroko deskontua Kutxabank txartelarekin)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!