Museoen Nazioarteko Eguna, maiatzaren 18an
2023-05-15 11:09 KultureaUNESCOren Museoen Nazinoarteko Kontseiluak (ICOM) bultzatuta.
Eguna ospatzeko, jarduera-programa potoloa atondu dau Artium Museoak ekintza hezitzaileagaz lotuta eta publikoak aldaketa eta bilakaera sozial eta kulturaleko prozesuan partaide egiten dituan lanagaz lotuta.
Ohikoa danez, ikusleen parte-hartzea errazteko, Artium Museoak maiatzaren 20an eta 21ean egingo ditu jarduera horreek:
- Ibilaldia Alberto Peral eta José Ramón Aisegaz: Maiatzaren 20an, 12:00etan, artistek museoko Lorategian aurkeztuko ditue bertan kokatutako euren azken lanak eta artearen eta naturearen inguruan hausnartuko dabe.
- Auzoko alfabetoa, edade guztietarako lantegi edegik Nerea Lekuonagaz: Maiatzaren 20an, zapatuan, 11:30 - 13:30 eta 17:30 - 19:30
Maiatzaren 21ean, barriz, 11:30 - 13:30 Edozeinentzako lantegiak, 12 urtez azpiko umeak heldu batek lagunduta joango dira.
- Lorategitik. Bisita gidatuak
Maiatzaren 20an, 12:30ean.
Maiatzaren 21ean, 18:00etan.
Nazinoarteko Museoen Eguna dala eta, apirilaren 18tik 21era, museoaren ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da, eten bariik eta sartzea doban izango da. Edozelan be, jardueretarako lekua erreserbetea da onena, edukiera-arazoak ebitetako.
Bien bitartean, Museoen Nazioarteko Egunak Bizkaiko museoen alderik jasangarriena erakutsiko dau
Museoen Erroak. Museoen sustraien Jasangarritasuna da aurten Museoen Eguna ospatzeko goiburua, datorren maiatzaren 18an.
Museoetan egingo diran jarduerei buruzko informazino guztia www.museoeneguna.eus webgunean dago. Bertan, lurraldeko museo guztiak erakusten dira eta edizino honetan Bizkaian ozpakizunagaz bat egiten daben hogeita hamar museo baino gehiago izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!