'Ekatxak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geunkan amesa zapuztu dau'
2023-05-15 07:50 Euskerea berbagaiAurten ezin izan dogu Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jaia ospatu Senpereko lakuaren inguruan.
Eta jaia bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri deutso Seaskari. Nahiz eta gaur Herri Urrats mugatu bat ospatuko dogun, gaur batutako diruagaz ezinezkoa izango jaku jaiak berak sorturiko gastuei eta Seaskak dituan beharrizan handiei aurre egitea. Hori dala-eta, deialdi zabal bat egiten deutsagu euskal jendarte osoari, Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskerea ikasteko hautua egiten dauen proiektuari aurrera egiten laguntzeko. Horretarako, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu ditugu:
- herriurrats.eus/denda webgunean sartuta eta materiala erosita.
- Bizum bidez (Hego Euskal Herrian). Dohaintzak egiteko atalera sartu, bilatzailean Herri Urrats idatzi eta ekarpen ekonomikoa eginda.
Honako kontu korronte honeetan dirua sartuta:
- Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819
- Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197
- Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332
- Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107
- herriurrats.eus/laguntza atalean sartu eta PayPal sistemea erabilita.
Zuon laguntzeari esker zubiak eregiten jarraitu ahal izango dogu eta daborduko eregita dagozan zubiak indartzen. Euskeraz biziten eta ikasten jarraitu nahi dogu eta badakigu danon artean errealidade horretara helduko garela. Ekatxak ez daizan Herri Urrats eta euskerea Iparraldean ito, egin daigun alkartasun uriolea! Aldez aurretik, eskerrik beroena euskal jendarteari, helarazotako alkartasun mezu guztiengaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!