II. Hike eizan! bertsopapel lehiaketan lanak aurkezteko epea maitzaren 17an amaituko da

Bizkaie! 2023-05-12 08:25   Bertsolaritzea

Azkoitian hitanoa bultzatzea da asmoa.

Sariketea Hike Eizan taldearen eta Udalaren arteko lankidetzeari esker sortu da.

Sortak hitanoan idatzita beharko dabe eta noka idatziak bereziki aintzat hartuko dira. Nahi beste sorta aurkeztu daitekez. Sei sari izango dira, gazte zein helduetan. Horreetako bat Azkoitiako bertso-jartzaileentzat. 250 eta 125 euroko sari bana gazteen mailan; 500 eta 250 euroko beste bi helduenean; eta 150 euro gazteentzat eta 300 euro helduentzat, Azkoitia Sariaren barruan. Oinarriak hemen.

Hike Eizan!-eko lantaldeko eta Erniarraitz bertsozale alkarteko bina kidek osotuko dabe epaimahaia.

Kontuak kontu, Udalak maiatzaren 29an jakinarazoko ditu lehiaketako emoitzak eta III. Hike Eizan! bertso saioaren barruan emongo ditue sariak, Elkargunean, bagilaren 22an.

Ez ahaztu Eli Pagolak irabazi ebala I. Hike Eizan! bertsopape lehiaketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu