Iñaki Iturriotzek eta Ibai Amillategik irabazi ditue bigarren eguneko saioak

Bizkaie! 2023-05-12 07:58   Bertsolaritzea

Bart jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko bigarren saioak Diman eta Muxikan.



A multzoko saioa Dimako eskolan izan da. Saioko irabazlea Iñaki Iturriotz Zuluaga izan da, 182 puntugaz.

Sailkapena:

Iñaki Iturriotz Zuluaga…………………… 182
Aitor Arrutia Azkueta …………………… 180.5
Koldo Gezuraga Seijido………………… 172.5
Ander Sarriugarte Garcia ……………… 167.5
Iker Garitagoitia Astigarraga………… 166
Peio Lago Iturriaga ………………………… 129.5

Saioan gaiak emoten Igor Menika Bengoetxea ibili da. Epaimahaian, ostera, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea izan dira. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ibili da.

B multzoko saioa, Muxikan jokatu da, Ariatza auzoko Eskoletan. Saioan nagusi Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da, 195.5 puntugaz.

Sailkapena

Ibai Amillategi Omaetxebarria………… 195.5
Inazio Vidal Gurrutxaga…………………… 184.5
Maite Sarasola Isazelaia……………………180
Peru Vidal Gurrutxaga ……………… 177.5
Naroa Torralba Rodriguez…………… 154.5
Ana Picallo Perez…………………… 141.5

Saioan gai-jartzaile Zihara Jainaga Larrinaga ibili da. Epaimahaian, ostera, Beñat Romero Maguregi, Miriam Juaristi Urizar eta Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa izan dira. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu.

Kontuak kontu, Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 18an, Aulestin eta Sopelan. Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu