Euskerazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu Euskaltzaindiak
2023-05-11 07:55 Euskerea berbagaiSaridunak: Maddi Aiestaran, Iñigo Otaegi, Ainhoa Leyaristi, Audrey Serrano, Endika Uriarte, Alazne Fernandez de Muniain, Oier Urreizti eta Mikel Perez.
Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskeraz egiten dan ahozko jardunari buruzko deialdi bi argitaratu zituan martian: Bat, gradu eta master-amaierako zazpi lan saritzeko eta, bestea, hiru ikerketa-lan monografiko diruz laguntzeko. Danetara, hamabi eskaera aurkeztu dira eta epaimahaiak ondoko zortzi egitasmoak saritzea erabagi dau:
1. Beasaingo gazteen kafe-tertulia. Egilea: Maddi Aiestaran.
2. Adierazkortasuna lantzeko proposamen didaktikoa: Imitazino-jolasak. Egilea: Iñigo Otaegi.
3. Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskeraz: Kasu-markea eta aditz komunztadurea. Egilea: Ainhoa Leyaristi.
4. Iruñerriko gazteen hizkerea. Egilea: Audrey Serrano.
5. Ergatiboaren erabilerea euskera-gaztelania kode-alternantzian: Kasu azterketea. Egilea: Endika Uriarte.
6. Lexikoaren aldakortasuna Imozko hizkeran. Inkesta linguistikoak. Egilea: Alazne Fernández de Muniain.
7. Aldudeko ibarreko euskerea. Egilea: Oier Urreizti.
8. Kode-alternantziaren erabilerea eta jarrerea euskaldunakan. Egilea: Mikel Pérez.
Gradu eta master-amaierako lanak onduko dituan Ikertzaile bakotxak 1.500 euro jasoko ditu eta irailaren 29ra arteko epea dabe proiektuak jorratzeko.
Ikerketa-lan monografikoaren saridunak 3.000 euroko laguntzea jasoko dau eta 2024ko zezeilaren 29ra arteko epealdia izango dau ikerketa-lana entregetako.
Helburua
Ikertzaile gaztea edo hasibarria doktoretza-tesiraino eroango dauen ibilbidean, aurreko erabagiak eta urratsak be garrantzitsuak dira eta hori autortzea eta unibersidadeko edozein jakintza-alorri ekinez, euskeraz egiten dan ahozko jarduna ikergaitzat hartzea saritzea da deialdi honen helburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!