Dave Holland eta Kurt Elling Getxoko Jazzaldian izango dira
2023-05-11 07:57 MusikeaGetxo Jazz 2023, bagilaren 28tik garagarrilaren 2ra.
Dave Holland, generoaren eszenako kontrabajista berezienetako bat eta Kurt Elling, ahozko-jazzaren adierazlea dira jaialdiko kontzertu nagusiakaz bat egiten daben azken musikariak, oraintsu iragarritako Al Di Meola, Jazzmeia Horn eta Marc Ribot artistakaz batera. Kontzertu horreetarako sarrerak maiatzaren 2an jarri zituen salgai Getxoko Kultur Etxeko ohiko kanaletan.
Kurt Elling (1967, Chicago)
Bagilaren 29an Chicagoko izarrak kantauko dau, Talde Lehiaketea amaitu ondoren. Swing biziaren eta indar poetikoaren buztarketea erakutsiko deusku abeslari estadubatuarrak; handia da, sano entzutesua nazinoarteko eszenan eta zaleek gozauko dabe Getxon. Mende laureneko ibilbidean zehar, Grammy sari bi irabazi ditu eta beste hiru Prix du Jazz Vocal (Frantzia), baita Echo sari bi be.
Baritono tonu epel eta aberatsagaitik berehala ezagutzeko modukoa, birak grabau eta egin ditu generoko izen handiakaz, besteak beste, Branford Marsalis, Danilo Pérez, Stefon Harris, James Morrison eta Charlie Hunter musikariakaz. Formatu handiko orkestra eta banda garrantzitsuenetako batzuekaz be kolaborau du, besteak beste, Clayton-Hamilton Orchestra, National Youth Orchestra, The Bob Minter Big Band, BBC Concerty Symphony eta The Japonipole Orchesta. Era berean, John Coltrane, Keith Jarrett, Pat Metheny, Jaco Pastorius, Wayne Shorter eta Joe Zawinul musikarien konposizinoetarako letrak idatzi eta grabau ditu. Aurten, Kurt Ellingek Charlie Hunter (gitarra eta bajua), Kenny Banks Jr. (tekladuak) eta Marcus Finnie (bateria) izango ditu lagun.
Dave Holland (19467, Wolverhampton; Ingalaterra)
Hollandek emongo deutso amaierea jaialdiari, garagarrilaren 2an, domekan. Musikari beteranoa jazz-eszenako kontrabajista ospetsuenetako bat da eta generoaren abangoardiaren ordezkari indartsuenerako bat. Estilo ugari lantzeko dauen gaitasunak mende erdiko ibilbidea indartu dau zaleen erantzun bikainari esker; hori gitxi ez eta Grammy sari batzuk be irabazi ditu.
Proiektu propioei ekin aurretik, Hollandek ibilbide sendoa egin eban eta ibilbide horretan Miles Davis, Stan Getz, Sam Rivers, Betty Carter eta Anthony Braxton lako taldeetan eta Chick Corea, Gary Burton, Jack DeJohnette eta John McLaughlinegaz kolaborau eban. Lider karrera potoloa egi dau, bikoteetan, hirukoteetan edo big bandetan, haren proiektuetan Steve Coleman, Robin and Kevin Eubanks, Jason Moran, Chris Potter eta Eric Harland lako izenak batuz.
Getxoko kontzertuan Kris Dave (pianistea), Jaleel Shawn (saxoa) eta Nasheet Waits (bateria) musikariak lagun dituala agertuko da oholtzan.
46. Nazinoarteko Jazzaladiaren egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!