Maiatzaren 11n, Diman eta Muxikan, izango dira aste honetako kanporaketak

Bizkaie! 2023-05-10 13:11   Bertsolaritzea

Sailkapen fasearen hasieran Aissa Intxausti eta Unai Mendiburu izan ziran irabazle.

Udabarria Bertsotan Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseko saio bi jokatuko dira eguenean Diman eta Muxikan, 18:30ean. Dimako saioa herriko eskolan izango da eta Muxikakoa, barriz, Ariatza auzoko eskoletan. Sarrerak hemen.

Diman, ondoko bertsolariek kantauko dabe:

Aitor Arrutia Azkueta
Ander Sarriugarte Garcia
Iker Garitagoitia Astigarraga
Iñaki Iturriotz Zuluaga
Koldo Gezuraga Seijido
Peio Lago Iturriaga

Dimako saioan gai-jartzaile: Igor Menika Bengoetxea. Epaimahaia: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharrak: Ariane Elejabarrieta Amorrortu.

Muxikan, bertsotan:

Ana Picallo Perez
Ibai Amillategi Omaetxebarria
Inazio Vidal Gurrutxaga
Maite Sarasola Isazelaia
Naroa Torralba Rodriguez
Peru Vidal Gurrutxaga

Gai-jartzaile: Zihara Jainaga Larrinaga. Epaimahaikideak: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria: Itziar Basterretxea Olarreaga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu