Getxoko XII. Berbodromoak herritarrak animetan ditu euskerea erabili deien

Bizkaie! 2023-05-10 12:01   Euskerea berbagai

Maiatzaren 18an, eguenean, izango da, goizez Algortan eta arratsaldez Romon.

Berbodromoaren XII. edizinoa datorren maiatzaren 18an, eguenean, izango da, goizez Algortan eta arratsaldez Romon. Getxoko Udalaren babesari esker, Egizu eta Bizarra Lepoan alkarteek eta udalerriko euskaltegiek atondutako ekimenaren helburuak izango dira euskerea ikasten dabilena euskeraz egin daian animetea, euskerearen erabilerea giro lasaian kalean sustatzea eta euskerea konpartidutea jai giroan.

Lauko taldeak egingo dira eta talde bakotxean dinamizatzaile bat eta hiru parte-hartzaile izango dira. Taldeetan euskerea ikasten dabilen jentea euskeraz dakienagaz batuko da, hurrengo interes orokorreko hiru gairi buruz berba egiteko: Adimen artifizialak dakarren iraultzea, Aisialdia euskeraz eta Persona, elikagai eta gauzen mobikortasuna.

Algortako hitzorduak goizeko 09:00etan eta 11:00etan izango dira San Nikolas plazan eta Romokoa 18:00etan Ibaiondo kalean.

Interesatuek izena emon behar dabe hemen edo 619 93 55 41 zenbakian.

Egunari amaiera emoteko, 19:30etik aurrera Kantujirea izango da Romon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu