Musikauzo Bilboko auzoetan
2023-05-10 10:40 MusikeaHelburu nagusien artean tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea dago.
MusikAuzoko edizio honetan parte hartuko daben artisten artean honako honeek dagoz: Melted Klocks, Mario Clavell Quartet, Cotton Blues, The Blue Yeyés, Gonzalo Portugal, Cofluence, Adarrots Folk Taldea, Hugo Silveira Quartet, Moonshakers, Xatiro, M&A Swing Machine, Babelian, Basterchef, Vulcanizadas, The One, J.P.K, Amooma, Txistu Mundua eta Martina, Moonlight Shadows Band eta Mía Kalo.
MusikAuzok Bilboko Udalaren programeak helburu nagusien artean tokiko bandak publiko zabalari hurreratzea duena, musikea Uriko plazetara eroango dau 37 musika emonaldi, 20 kontzertu eta 17 musika banda ibiltarien kalejirak, maiatzaren 17tik nagilaren 29ra.
Kontzertu guztiak doban dira. Lehenengoa maiatzaren 17an izango da, Casilda Parkean, Abandon, 19:30ean eta Melted Klocksek eskainiko dau. Lehen kontzertu honetan Dani Tomasek (gitarristea), Damon Robinsonek (abeslaria), Blas Fernándezek (bateria), Xabi Barrenetxeak (baxua), Mikel Núñezek (tekladuak) eta Ostiz Gorrotxategik (tronpetistea) osotutako musika taldeak Rocketik Blusera doazen estiloen fusino hunkigarria ekarriko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!