Fornalutx, Sa Calobra eta Es Torrent de Pareis, Tramontanako altxor ikaragarriak

Amaia Larruzea 2023-05-10 08:18   Ibilian-ibilian

Uala! Itzela, ikaragarri gustau jatan.

Balearretako tokirik berezi eta bitxienetako batera joango gara baina badakigu bertara heltzeko bidea ez dala bape samurra, nahiko konplikaua dala esango neuke, ez, ostera, oinez, kotxez baino! Oinez, gerotxuago emongo doguz zehetasunak behin hara helduta. Zergaitik ete da hain berezia? Sollerrera egingo dogu orain be osterea baina ez dogu bertan geldialdirik egingo -nahi izanez gero, bai, guk egin genduan, kafetegi bereziak dagozalako, baina norberak aukeratu daiala-. Tramuntana mendikatean barrena txoko barriak ezagutzera goaz eta txirrindularien paradisua dan aldatz eta bihurgune amaibakoak dituan errepidean ibiliko gara. A zelako errepidea!!! Gainera, justu, apirila txirrindularien hilebeterik gogokoena da bertan Mallorcan entrenetako eta, beraz, bide guztia estua izateaz gan, txirrindulariz josita egoan, badakizue, batzuetan klaxonak salbau gaitu bihurguneetan, hobe tentuz ibili, danok heldu nahi baitogu Sa Calobra gaineko portura.

Iparraldean gagoz orain eta Tramuntanako mendikatearen itsasora urtekera bakarrenetako batera bidean goaz. Sollerretik 28 kilometrotara dago Sa Calobra izenekoa eta Escorca udalerriari jagoko. Honen gainean, Mallorcako eta Balearretako tontorrik altuena dogu, zein eta Puig Major (1.445 m), honek be badau bere historia. Sa Calobratik bertatik, Es Torrent de Pareis ikusgarrirantz joko dogu, Mallorcako tokirik ikusgarrienetako batera, duda barik.

Jarraitu daigun bidean, bada, behin errepide amaibakoa igoten gagozala, Fornalutx herrian geldialdi ederra egingo dogu, Espainiako herririk politenen artean dogu honakoa eta argazkiotan ikusi zeinkien lex, itzela da. Maitemindu egin ninduan, ikaragarri polita eta berezia da. Naturearen barruan sartuta gagoz, Tramuntanako mendikatean, hain zuzen be. Behin, Fornalutx ezagututa, bidean aurrera goaz, oraindino dezente gelditzen jaku eta. Behin, goiko portura helduta, orain errepide amaibako horrek beheranzko jokera hartzen dau eta txirrindularien adore eta egurra ikusiaz batera, geu be bertara goaz. Atzerritar txirrindulari asko, emakume asko eta edade guztietako jentea oso sasoi onean.

Sa Calobrara helduta, badirudi munduaren azken muturrera heldu zarela eta bat-batean, sensazino kontrajarria, ordainpeko aparkaleku bat baitago eta jente dezente eta tabernak. A ze arraroa, honeek guztiek guk egin dogun bidea egin dabe? Bai, horixe dirudi! Esplorazinoak erakarri egiten gaitu eta. Argi neukan, halan da be, behin ibilbidea hasita, jente kopurua murrizten joango zala eta hola izan zan. Gehienak, bertan, Sa Calobran gelditzen dira, beste askok, kobak/tunelak oinez gurutzatu eta harrizko kala berezira heltzen dira eta gitxi batzuk, aurrera egiten dabe.

Ibilbidea ez da samurra, argazkiotan ikusi zinkiezan hatx edo arroka handi horreek gurutzatu behar dira, oso pasaleku estuetatik, leku askotan igon edo eskalau egin behar da eta, beste batzuetan, malabarismoak egin. Wikilokeko ibilbidea jarraitzen nindoan eta puntu bat heldu zan, apirila izanda ur-maila oso altua egoala eta
arriskutsu jarten zala eta ez egoela inor aurretik, zalantzan nengoala, Death ikusi neban idatzita eta zalantzak joan ziran, bertaraino nahikoa zala erabagi neban eta itzela. 4.20 kilometrotan, 368 m desnibel postibo arroketatik igon eta bajatuz. Ikaragarria pareta handi horreek eta pasaleku estu horreek eskaintzen eben zirrarea. Uala! Itzela, ikaragarri gustau jatan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu