Ixone Asategik irabazi dau Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2023-05-09 12:16   Bertsolaritzea

Danetara, zazpi bertsolari oholtzaratu dira Ondarroan jokatutako saioan.



Ondarroan ondoko bertsolariak batu dira Ixone Asategi; Naroa Jaio; Uxue Jauregi; Ziara Larrinaga; Ariane Sololuze; Nile Torrealdai; eta Amaia Zabala.

Gai-emoile lanetan Peru Vidal ibili da eta epaileak, barriz, Ainhoa Arregi, Juanjo Respaldiza eta Mirari Azula izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak hiru kanporaketa izango ditu:

Maiatzak 15, 17:00etan, Bilbon, Euskerearen Etxean.

Maiatzak 17, 17:00etan, Igorren, Lasarte Aretoan.

Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta ganerako bost bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo deutso bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu