14.700 lagunek egin ditue HABEk atondutako hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko azterketak

Bizkaie! 2023-05-08 08:14   Euskerea berbagai

Jente gehien C1 mailako deialdira, euskaltegietako ikasleei zuzendutakora, aurkeztu da.

Barakaldoko BECen eta Irungo FICOBAn batu dira 14.662 lagun euskerazko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko azterketak egiteko. Azterketari gehien Barakaldon batu da: 7.894 lagun, hain zuzen be; FICOBAn, 4.436 pesona izan dira eta Gasteizen 2.288 lagun. Gainera Madrilen eta Bartzelonan be egin dira azterketak: Madrileko Euskal Etxean 35 lagunek emon dabe izena eta Bartzelonako Euskal Etxea Centre Culturalen 9 batu dira.

Azterketari gehien baru dituan azterketea C1 mailea egiaztatzekoa izan da: Izena emon daben personen % 51,60k C1 mailako azterketa egiteko emon dau izena eta % 30ek B2 mailea egiaztatzeko. Deialdi zarratuko zein edegiko ahozko azterketak bagilaren azken astean eta garagarrilaren lehenengo bietan egingo dira, eta behin betiko emoitzak garagarrilaren 21ean argitaratuko dira.

HOBE (HABEren Ordenagailu Bidezko Egiaztatzegintzea) sistemea erabilita C1, C2 eta B2 egiaztatzeko probak joan dan astean egin ziran. Guztira 440 personak aukeratu eben azterketa egiteko ordenagailu bidezko sistemea. Gainditzen dabenek ahozkoa aurrez aurreko ohiko eredua erabiliz egin beharko dabe.

HABEk hiru deialdi mueta egiten ditu urtero: Euskaltegietako ikasleentzako deialdia, deialdi edegia eta HOBE deialdia, ordenagailuz egin daitekeena. Deialdi bakotxak azterketaldi bi ditu: udabarrikoa, lehenengoa; eta udagoienekoa, bigarrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu