Maider Arregi, Eli Zaldua eta Maddi Ane Txoperena finalera

Bizkaie! 2023-05-08 07:51   Bertsolaritzea

Bigarren kanporaketea maiatzaren 13an izango da Erratzuko Alkartean.





Señora Sariletea maiatzaren 6an hasi zan Bilboko Bira Kulturan: Itxaso Paya Ruiz, Eli Zaldua Barquin, Maddi Ane Txoperena
Iribarren, Ainara Ieregi Aranburu, Izarne Zelaia Arratibel eta Maider Arregi Markuletak kantau eben gai-jartzaile Leire Vargas Nieto izan ebela eta, kontuak kontu, Maider Arregi, Eli Zaldua eta Maddi Ane Txoperena pasau dira finalera.

Bigarren kanporaketea maiatzaren 13an izango da Erratzuko Alkartean. Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Sarasua Laskarai, Idoia GranizoUribarrena, Janire Arrizabalaga Munduate, Eli Pagola Apezetxea eta Iruri Altzerreka Martinez izango dira parte hartuko daben bertsolariak, Gai-jartzailea, Ane Ezenarro Beristain izango da.

Finala, barriz, maiatzaren 27an izango da, Oñatiko Verduri Hall Gaztelekuan arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Kanporaketa bakotxetik sailkatutako hiru bertsolariek abestuko dabe bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu