Garagarrilaren 22tik 25era JazzEñe 2023
2023-05-05 09:24 MusikeaDonostiako 58. Jazzaldiak programauko dau JazzEñe.
JazzEñe 2023 SGAE Fundazinoaren ekimenak zortzi kontzertu eskainiko ditu garagarrilaren 22tik 25era, lau goiz-sesinotan. Kontzertuak 12:30ean hasiko dira, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Donostiako 58. Jazzaldiak programau dau JazzEñe, Donostiako Udala eta Donostia Kulturaren babesari esker.
Hautatutako zortzi taldeak garapen prozesuan dagozan Estaduko jazzaren adierazgarri dira: Alto For Two, Bandolero Quarteto, Carles Margarit Quinteto, Lucía Rey Trío, Move, Nani García / Baldo Martínez Cuarteto (NGBM), Niño Josele eta Gonzalo del Val.
Aitatu artista horreek guztiak profesionalen batzorde batek hautatu ditu aurkeztutako 262 proiekturen artean. Batzorde hori 2023ko martiaren 21ean batu zan modu telematikoan eta edizino honetan, honako honeek izan dira: Javier Estrella, JazzEñeko zuzendaria; Miguel Martín, Jazzaldiko zuzendaria; Verónica Ferreiro, egilea eta abeslaria, JazzEñe 2016 eta 2022an parte hartu dauena; eta Abe Rábade, egilea eta pianistea, JazzEñe 2017 ekimenean parte hartu dauena.
Sarrerak
Sesinoko 8 euroan dagoz salgai eta Victoria Eugenia Antzokian nahiz 58. Jazzaldiaren webgunean bertan dagoz eskuragarri. Kontzertu guztiak Youtube Jazzaldia Live plataforman gozau daitekez streamingean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!