Aissa Intxausti eta Unai Mendiburu irabazle

Bizkaie! 2023-05-05 07:52   Bertsolaritzea

Bart jokatu dira Udabarria Bertsotan faseko lehenengo saioak Urdulizen eta Durangon.

- A multzoko saioa Urdulizen jokatu da, Kultur Etxean. Saioko irabazlea Aissa Intxausti izan da, 203,5 puntu batuta. Holan geratu da sailkapena:

Aissa Intxausti Aburruza.......203,5

Beñat Bilbao Landa................178

Igor Galarza Intxausti.............176

Jone Larrinaga Dañobeitia.....170,5

Maider Altuna Urbina..............142,5

Illart Gamuzio Larrazabal........141

Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga ibili da. Epaimahaian, ostera, ondokoak izan dira: Ander Txakartegi, Graxi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta ibili da.

- B multzoko saioa, Durangon jokatu da, Plateruena Kultur Aterpean. Saioan nagusi Unai Mendiburu izan da, 194,5 puntu batuta:

Sailkapena

Unai Mendiburu Valor...............194,5

Araitz Katarain Mugarza..........183

Peru Irastortza Santxo……………176

Arkaitz Zipitria Mendizabal……175,5

Imanol Arrutia Azkueta……………160

Bikain Urkiri Etxebarria...............145,5

Saioan gai-jartzaile Itxaro Juaristi Olaetxea izan da. Epaimahaian, ostera, Beñat Romero, Miriam Juaristi eta Iñaki Aurrekoetxea ibili dira. Idazkaria, barriz, Itziar Basterretxea izan da.

Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak datorren astean izango dira, maiatzaren 11n, Diman eta Muxikan. Sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu