Euskal Herriko eta diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunak Mintza Egunean batuko dira
2023-05-03 12:14 Euskerea berbagaiMaiatzaren 27an, Donostian, Mintza Eguna izango da.
Aurten 30 urte beteko ditu Euskal Herrian egindako lehen Mintzapraktika egitasmoak. Donostiako Bagera euskaltzaleen alkartea izan zan lehen pausua emon ebana; 1993ko abenduan izan zan, sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ebizan sei lagun batu eta hortxe sortu zan mintzapoza!
Maiatzaren 27an, barriz, Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide ta berbalagunek egun pasa egingo dabe Donostian, orain 30 urte Mintzapraktikea jaio zan urian. Bagera euskaltzaleen alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egitarau oparoa atondu dabe Donostiako Udalaren babesari eta
hainbat laguntzaileren ekarpenari esker. Izena emoteko epea maiatzaren 21ean amaituko da.
Donostian bertan egon ez arren, jaian parte hartzeko aukerea izango da, izan be, bigarren urtez, mundu osoko kideakaz hartu-emonak izango dira San Telmo museoko eleizan egingo dan Mintzodromoan. Beraz, munduko Mintzalagun eta euskaltzale guztiei dei egiten jake. Parte hartzeko izena emon behar da galdetegia beteta. Mintzanet eta Jalgi Hadi mundura komunidadeek ekitaldia parte-hartzaileak omendu eta eskerrak emoteko erabiliko dabe.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!