Aimar kantariak kantu eta bideoklip barria dakar, 'Amotina'

Bizkaie! 2023-05-03 09:31   Musikea

Gernikako Dientes de Luna taldeagaz bost disko argitaratu ditu Aimar kantariak. 

Aimar kantaria (Gernikako Dientes de Luna taldeagaz bost disko argitaratu ditu) bakarkako ibilbidearen bigarren singelagaz jatorku, Amotina. Nitasunetik kontau eta kantauko dau gutasunaren arlora heltzeko. Zuri eta guri be antzeko zehetasun txikiak itxiko deuskuzalako eguneroko bizitzak. Danoi jazoten jakuzan gauzak kontetako erraztasuna dau Aimarrek rock intimistea ardatz hartuta. Danok be badaukaguzako esperientziak.

Gustuko harrian behin eta barriro trabetan garenean, akaso pentsau behar dogu nahita zangotrabetan dogula geure burua. Ez gara jagiten. Ez dago trabarik, nahita eta gustura biziko geunkez propio hartutako musika erabagiak, norberaren nortasun erabagiak. Harriak harriari ez deutsolako enbarazurik egiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu