VI. BBK Bilbao Music Legends Jaialdiak kontzertuen ordutegiak iragarri ditu
2023-05-02 10:05 MusikeaKontzertuak bagilaren 23an eta 24an izango dira Bilbao Arenan.
Igazkoari eutsiz, kanpoko zabalgunean Voodoo Child Bar aire libreko eremua egongo da. Bertan, zuzenean joko dabe bertoko Sua, The Daltonics eta Lorelei taldeek, baita Vargaz Blues Band beteranoek eta Luke Winslow-King estadubatuar produktore eta konpositoreak be (feat. Roberto Luti). Gune horretan, ganera, zuzeneko sarbide bat egongo da Bilbao Arenaren barrualdera joateko. Han kokatuko da agertoki nagusia eta han joko dabe ganerako artistek.
Bagilaren 23an (barikuan), Baionako Willis Drummond rock talde euskaldunak emongo deutso hasierea jaialdiari arratsaldeko 18:30ean. Ondoren joko dute Nikki Hill (Ipar Carolina – AEB) soul-rockaren erregina barriak, Uli Jon Roth (Düsseldorf - Alemania) hard rockeko gitarrista eta Scorpionseko kide ohi mitikoak eta, barikuko kontzertuakaz amaitzeko, hard rockeko The Cult talde britainiarrak.
Los Angelesetik (Kalifornia) etorritako Canned Heat, 60ko hamarkadako blues-rock/boogie talde mitikoari egokituko jako jaialdiaren bigarren egunari (bagilak 24, zapatuya) hasierea emotea. Haren ostean taularatuko dira The Waterboys, rock-folkeko eskoziar talde inspiratzailea; Chris Isaak, rock and roll kantari eta konpositore kaliforniarra; eta Nikki Lane (Hego Carolina - AEB), country-rockeko kantari eta konpositorea, “outlaw country” dalakoaren lehen damea. Haren zuzenekoagaz amaituko dira kontzertuak.
Musikaz gan, jaialdira doazenek hainbat proposamen gastronomiko topauko ditue, baita deskantsua hartzekoak be, barruan zein kanpoan.
Kontzertuak ze ordutan hasiko diran jakiteko onena alboko erretratuan begitutea izango da.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!