Nafarroako Bertso Eskolen eguna, maiatzaren 21ean izango da Iturenen
2023-05-02 08:19 BertsolaritzeaNafarroa osoko 9 eta 16 urtera arteko gazteek parte hartuko dabe.
Ikasturte amaiereagaz batera izaten da Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna eta aurten maiatzaren 21ean izango da, Iturenen. Nafarroako Bertso Eskolen sareko 9 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko jarduerea da.
Goizean Iturengo joaldunak ezagutzeko aukerea izango dabe gazteek. Ondoren, ginkana bat egin eta behin amaituta danek alkarregaz bazkalduko dabe. Arratsaldean, Gure ahots bideo laburren lehiaketan sortutako bideoak ikusiko ditue eta sari banaketea egingo da. Azkenik, ikasleen arteko bertso saio batek emongo deutso amaiera egun osoko egitarauari.
Bertso Eskolen egunean izena emoteko hurrengo galdetegia bete beharko da, maiatzaren 11a baino lehenago (galdetegian jaso dira jarduerearen inguruko oharrak).
Aisialdia, transmisioaren osogarri
Bertso Eskolen Eguna, Nafarroako Bertsozale Alkarteak atontzen dituan beste hainbat jarduera bezelaxe etorriko da (Negulekuak, topaketak...). Bertso Eskolen sareko gazteen arteko hartu-emonak bultzatu eta alkar ezagutzea sustatzeko helburua dau. Modu horretan, aisialdiari aparteko garrantzia emoten deutso Nafarroako Bertsozale Alkarteak, transmisinoko beste erpin bietan (Hezkuntza Arautuko egitasmoan eta Bertso Eskoletan) egiten dan lana osotzeko balio dauela ulertuta.
Egun, 18 urtetik beherako 150 ikasle inguru dabiz Nafarroako ume eta gazteen Bertso Eskoletan, eskola orduz kanpo bertsolaritzea lantzen, 24 taldetan. Horretarako, irakasle sare zabal eta prestua dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak. Astean behingo maiztasunez, bertsogintzearen oinarriak eta irakaspenak jasoteagaz batera, ahozkotasuna eta gaitasun komunikatiboak jorratzen dituzte, transmisino bide dan giro ludikoan.
2023ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketeaa maiatzaren 5ean jokatuko da, Iruñeko Laban
14 eta 18 urtera arteko zazpi bertsolari gaztek hartuko dabe parte maiatzaren 5ean Iruñean jokatuko dan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 37. edizinoan. LABAn izango da saioa 18:30etik aurrera eta sartzea doban izango da.
Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Loitzate Goñi Elortza (Bera) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea) izango dira Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 37. edizinoan parte hartuko daben zazpi bertsolariak.
Maialen Belarrak aurkeztuko dau saioa eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izango dira saioko epaileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!