Kontseiluak eta Behatokiak lege-proiektuari egindako 33 ekarpenetik bakarra be ez da onartu
2023-04-28 12:52 Euskerea berbagaiLege barriak ez dakar ezelako urrats barritzailerik.
Legearen izakera estrategikoaz jakitun, igazko bagilean Kontseiluak eta Behatokiak 33 ekarpen eta neurri eraginkor proponidu eutsezala legeari, hurrengo urteetan herritarren konsumo-hartu-emonak arautuko dituan legeari herritarren hizkuntza-eskubideak babesteko planteamendu integral bat eginez. Zoritxarrez, 33 ekarpen horreetatik bakarra be ez da onartu legean.
Horregaitik, Kontseiluaren eta Behatokiaren eretxiz, atzo onartutako konsumitzaileen eta erabiltzaileen lege barriak ez dakar ezelako urrats barritzailerik gaur egungo eta etorkizuneko herritar euskaldunen eskubideak bermatzeari jagokonean.
Kontseiluaren arabera, lege honi leporatu geinkiona da aurreko legeak ekarrenaren bide beretik doala, administrazino publikoan sartuta ez dagozan persona partikularrek hizkuntza ofizialak erabilteari jagokonez, hobe dala sustatze eta bultzatze-neurriak xedatzea eta beraz, hasieratik uko egiten deutso legearen izakera arautzailea behar bezela erabili eta derrigortasunak ezartzeari. Ondorioz, herritarren eskubideak bermatzeko sustapena izango da ardatza eta ez, ostera, legezko betebeharra.
Kontseiluaren eta Behatokiaren ekarpenei entzungor, konsumitzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko atal berezitua jaso dau legeak (VIII. kapitulua) eta beraz, ganerako ataletan ez da berariaz hizkuntzearen ikuspegi integrala txertatu. Holan, VIII. kapitulutik kanpo, hirutan besterik ez da hizkuntzeari buruzko aitamenik egiten eta horrek esan gura dau herritarren hizkuntza-eskubideak VIII. atalak batzen dituanak besterik ez dirala eta beraz, legeak berak ez baitau hizkuntzearen ikuspegia modu integralean jasoten.
Behatokiaren eretxiz, preminazkoa da enpresek izan behar daben erantzunkizun sozialari erreparauta, bezeroen hizkuntza eskubideak bermatzeari begirako neurri eraginkorrak behin betikoz ezartzea, izan be, aurreko legedian ezarritakoek euskeraz konsumidu edo euskerazko informazinoa jasoteko eskubidearen aurrean lorpen gitxi izan zituen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!