Kuma No Motor taldeak hirugarren diskoa aurkeztu dau: 'Baiona Zikina'
2023-04-28 11:08 MusikeaKantu guztiak euskeraz kantetan ditu Iban kantariak.
Hamar bat urte daroaz Baionako hirukoteak tokiko punk-hardcore eszenan parte hartzen. 100 bat kontzertu emon ditu orain arte, Euskal Herrian batez be baina baita Frantzian, Portugalen eta Espainian be. Holan, OFF!, Terror edo Hatebreed lako taldeakaz joteko aukerea izan dau.
Lehenengo bi diskoetan punk-hardcorearen indarra modu gordinean adierazo ondoren, Baiona zikina disko barrian, Kuma No Motor taldeak soinu eta giro aberats eta ilunagoak jorratu ditu. Orain artekoak ahaztu barik, kantuak bizi-biziak, indartsuak dira. Baina, pasarte astunagoak be landu ditu taldeak, crust-metalaren eraginez eta orduan bateria erritmo sendoek gitarra riff lodi eta ilunak nabarmentzen ditue; beste kantu zati batzuetan, post-hardcoretik edan dau taldeak eta orduan ahotsa lehertu egiten da (8 urte pasau dira taldeak aurreko diskoa argitaratu ebanetik).
Hirugarren diskoko kantu guztiak euskeraz kantetan ditu Iban kantariak. Gai politikoak eta sozialak idatzi ditu, geldikeria eta etsipena gogor kritikatuz, baita bildurrak eta gogo iluntasuna nabarmenduz be. Baiona zikina diskoko zazpigarren kantua eta disko barri honen izenburua danak, mezu hau sinbolizetan dau: taldekideen barruko estualdiak azaleratzen dituan uri iluna da hau, baina beharrezkoa da, asko estimetan dabe.
Baiona Zikina diskoan eta kasetean argitaratuko da, 2023ko apirilean, Dispear Records diskoetxearen zigilupean eta biniloa 2023ko udagoienean argitaratuko da.
Grabaketa eta nahasketa, 2023ko martian egin ditue Donibane Ziburuko Gaztetxean: Iñaki Plaa.
Masterizazioa: Ben Jones (Leeds).
Erretratuak: Guillaume Fauveau (Baiona).
Kantuak: Kuma No Motor (Mattin, Iban eta Txomin).
Entzun diskoa hemen.
Kontzertuak
04/28 Toulouse - La Loupiote.
04/29 Marseille - La Salle Gueule.
05/06 Donibane Garazi – Garaziko Gaztetxea.
06/02 Tours - Canadian Café.
06/03 Vannes - Le Barailleur.
06/27 Biarritz - Atabal.
07/14 Oñati – Antixena Gaztetxea.
09/30 Urruña - Olhetako Jaiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!