Euskerea sustatzen daben alkarteentzako urteroko dirulaguntzak onartu ditue
2023-04-28 10:42 Euskerea berbagaiIgaz baino % 5 gehiago erabiliko da.
Getxoko Udalak euskerea sustatzen jarduten daben alkarteentzako urteroko dirulaguntzak onartu ditu, oraingoan % 5eko hazkundeagaz. Hori dala eta, Bizarra Lepoan Euskera Alkarteak 86.940 euro jasoko ditu, Hiruka kooperatibeak 67.832 euro, ALBEk 54.600 euro eta EGIZUk 44.100 euro.
Bizarra Lepoan
Bizarra Lepoan alkarteak Gehitu Kultura eta Gehitu Kirola egitasmoak jarraitzeko eta dinamizetako (euskerearen erabilerea indartzeko kultur eta kirol arloetan lanak aurrera eroaten segiduko dau eta Bapiruke ekimenaren barruan umeentzako aisialdiko jarduerak atontzen, besteak beste.
Hiruka
Uribe Kostako 100.000tik gora euskalduni zerbitzua emoten deutsen Hiruka kooperatibeak, portal digitala lantzeaz gan, papelezko aldizkariaren 12 ale kaleratuko ditu, tartean hiru ale berezi, jaiei, Gabonei eta Euskerearen Nazinoarteko Egunari buruzkoak. Aldizkariaren 2.500 ale banatuko dira Getxon.
ALBE
Algortako Bertso Eskoleak urtero lez, atonduko dituan jardueren artean Bertsoz Bertso egitasmoa, Abra Sariketea, bertso afariak, Balkoitik Balkoira,
Bertso Saio Mundiala, Hitzaren Dantza, ALBE galea eta Bertso Eskolea izango dira.
Egizu
Egizuk euskerea ikasten dabizen personen artean euskerearen erabilerea indartzeko atondutako ekitaldien artean, besteak beste, Berbalaguna, Kultur jarduerak, Gazte Saltsa, Literatureari lotutako jarduerak eta Berbodromoa izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!