Mallorcan barrena, Sollerreko portuan hasita, Deia kala ederra, oinez edo arin-arinka

Amaia Larruzea 2023-04-27 10:54   Ibilian-ibilian

Marabilli gaurko ibilbidea.

Balear Ugarteak, paradisua, artikulu bat baino gehiago eskainiko deutsaguz, inguruetakoakaz buztartuz. Hauxe, Mallorcako ibilbideen lehenengoa eta upealakoa da, asko gustau jat eta zuek be paraje magiko horretara eroatea da nire asmoa. Tramuntana mendilerroa sano berezia da eta ezin itxi aitatu barik; sekulakoa da bere horretan eta txirrindularien, eskalatzaileen, korrikalarien, mendizaleen eta naturazaleen gordeleku eta benetan desiragarria.

Ibilbide oso gomendagarria. Sollerreko Portuan hasi eta itsasargirantz joan gara, handik GR-221 bidea hartuko dogu, ondo markauta egurrezko poste txiki batzuekaz (Sollerretik bertatik egiteko be badago bidea, geroxeago ikusi neban baina ederra portua be ezagutzea). Lan handia egin dabe Mallorcan bideak ondo marketako baina bere horretan eutsiz, naturearen enkantuari eutsiz eta urietako masifikazinoa baztertuz. Plazerra izan da apirilean joan ahal izatea, ganera, oraindino be jente askorik ez egoan egunetan, tenperatura aldetik eta turista aldetik, ez baitzegoan gehiegirik.

Harrizko bideetatik barrena joango gara argazkietan ikusi zeinkien legez eta noizbehinka, errepideetara egin behar izaten da salto baina sekulako itsas paisajearen aldamenetik gabiz. Bidean, auzo magikoak eta bereziak kurutzatzen dira. Errepide zatiak ez nituan horren gustuko, Baleareetan kotxe gehienak alokatuak diranez, trafikoa ez baita inoiz be samurrena izaten, lau islatako batean be ez; gerora etorren paisajeak, ostera, bereak eta bi merezidu zituan.

12 km baino zeozertxu gehiago, Deia kalatxora heltzeko. Stravako ibilbidearen mapea ixten deutsuet (joanekoa), bueltan, bateria barik gelditu nintzan baina aukerak ugari dira; esaterako, ibilbidean aldaketa batzuk egin daitekez edota ibilbide beretik bueltetea be ez da txarra. Bertan, kalan, jente asko dago baina bidean ez horrenbeste. Beti bezela, bidea da gehien beteten dauena eta itzela iruditu jatan, beroa, baina haizetxu goxoa; zeozertxu be hartu daiteke eta barriro naturara bueltau, jente gehiena autoz heltzen baita, nahiz eta nahiko aparte egon. Eguzkitxue, hatxak, kresala eta giro ona. Merezidu dau ibilbideak. Gozau hara joan eta bertatik bertara ha guztia ezagutzeko erea badozue edo gozau daigun hemen erretratu eta irudiez!

Oso garrantzitsua da leku bat ezagutzeko nahi dozun bidea aukeratzea, batzuetan erosotasuna be gozagarria da eta bertara autoz heldu, gauzak erraz eroan eta gozau. Beste batzuetan, barriz, beste era batera heldu, naturea sentidu, bideak ezagutu, jarraian hara heldu eta ikusiko ez zeunkezan bestelako paisajeez gozau eta inguruetan bizi diranen egunerokoa ezagutu eta irudikatu. Ederrena beti zeuk aukeratutakoa izango da!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu