'Dorrean gora'

Bizkaie! 2023-04-27 09:52   Musikea

Txopet bilbotarren single barria kalean da.

Gitarra-kolpe zuzenak eta norabide zehatz bat ezartzen daben oinarri erritmikoak dira eurenak, amorruz betetako garage rock sapore printza bategaz. Kezkei, iges egiteko bide bat balira bezela, autotuneari muzin egiten ez deutson ahots urratzailea, doinu itsaskor eta melankonikoak sortzen ditue. Entzulea hotz itxiko ez dauen soinu-proposamen post-millenniala.

Letra autobiografikoak, denporearen joana, urruntzea edo hausturak lako eguneroko gauzak kontetan ditu abestiak, ikuspegi ezkor batetik, baina bizitzeari buruzko ikuspuntu ironikoa galdu barik. Hori dala eta, abestietan autotunearen argitasunaren eta perfekzionismoaren arten jantzan dabil. Gizarte modernoa begirada sarkastiko eta ilunetik ikusten dabe, eta, beraz, eskailerak igoteko agintzen deuskue, gainean ditugun mehatxuetarantz.

Tonalidade minorren zale, harmonia triste, sakon eta biziak ditue gogoko. Guztia, zatitan moztutako eta instrumentu guztien artean banatutako reverb oinarri baten gainean. Urtzi Izak Eten Espazio Sonoroan grabauta dago Dorrean Gora eta belaunaldiak gainditzen dituen estilo nahasketea eskaintzen deusku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu