Zuriñe Perez klarinetisteak Bilboko Udal Musika Bandeagaz joko dau

Bizkaie! 2023-04-26 10:39   Musikea

Neguko denporaldiaren amaierea izango da.

Espazioak irudikatzen izeneko programan, publikoak Josu Ortiz Delgado bilbotar konpositore gaztearen The Himalayas Suite obrearen berrestrainaldiaz gozau ahal izango dau.

José Rafael Pascual-Vilaplanak zuzendutako kontzertua barikuan, apirilaren 28an, izango da, arratsaldeko 18:30ean, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Konserbatorioan. Sartzea doban izango da jarlekuak bete arte.
Bilboko Udal Musika Bandearen neguko denporaldia amaierara heldu da. Apirilaren 28an, 18:30etatik aurrera, José Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari dauen talde bilbotarrak denporaldiko azken kontzertua eskainiko dau.

Konserbatorioak berak izentautako Zuriñe Pérez Aransáez klarinetistearen laguntzea izango dau Bandeak.

Barikuko kontzertuan, Heitor Villa-Lobosen Suite for band, Norman Dello Joioren Scenes from The Louvre eta Martin Ellerbyren Clarinet Concerto be interpretauko ditue.

Neguko denporaldi zarratu ondoren, maiatzean eta bagilean, Arenaleko Kioskoan eskainiko dituen udaberriko denoraldiko kontzertuei ekingo deutse barriro Bandeak. Lehenengo hitzordua maiatzaren 12an izango da, 19:00retan, Francisco Alonso Granadako konpositorea omentzeko.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu