Euskal musikarien presentzia nabarmentzekoa da aurtengo MIN Sarietan

Bizkaie! 2023-04-25 10:45   Musikea

Jatorrizko Letra Onenaren kategorian ETS eta Niña Coyote eta Chica Sobresalto lehiatuko dira.

Musika Independentearen MIN sarietako hautagaiei botoa emoteko epea amaituta semifinalistak iragarri ditue. Boto gehien dituen kategoria bakotxeko 15 artista edo talde jakinarazo ditue eta orain adituen epaimahaiak alor bakotxeko bost finalista hautatuko ditu. 

Etxepare Euskal Institutuak eskaintzen dauen Euskerazko Disko Onenaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira Arima Soul, Bulego, Eñaut Elorrieta, Esti Markez, ETS (En Tol Sarmiento), Ezpalak, Goxua´n salsa, Ilargi, Ines Osinaga, Merina Gris, Mikel Urdangarin, Niña Coyote eta Chico Tornado, Olaia Inziarte, Vulk eta Zea Mays. Sari honek euskeraz egindako musikea eta euskal musikari independenteei ikusgarritasuna eta zabalkundea emoteko helburua dau.

Ganerako kategorietan be sailkatu dira beste artista batzuk, izan be, asko dira kategoriak, besteak beste, musika-estiloaren araberakoa (jazz diskorik onena, flamenko diskorik onena, rock diskorik onena...), edota hizkuntzen araberakoa (euskerazkoa, katalanezkoa, galegoa), orokorragoak diran beste batzuez gan (diskorik onena, bideoklip onena, abestirik onena...).

Maiatzaren 17an emongo ditue musika independentearen garaikurrak, Mallorcan. Aitatutakoez gan, Niña Coyote eta Chico Tornado, Belako, Ines Osinaga eta Elena Setien artista euskaldunek be jaso ditue izentapenak.

Izaro, Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk, Zea Mays, Belako, Niña Coyote eta Chico Tornado, Chica Sobresalto eta Elena Setien artista euskaldunek 2023ko MIN Sarietarako izentapenak jaso ditue.

Kategoriei erreparauta, Izaro pop albumik onenaren sarirako dago izentauta, Dorian, La Bien Querida, Los Estanques y Anni B Sweet eta Nacho Vegasegaz batera.

Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Zea Mays, ostera, Etxepare Euskal Institutuaren euskerazko diskorik onenaren sarirako hautagaiak dira.

Urteko rock albumik onenaren kategorian hautatu dabe Belako, Biznaga, Egon Soda, Los Punsetes eta Sexy Zebrasegaz batera. Elena Setién donostiarrak, barriz, grabaketa elektroniko onenaren izentapena jaso dau. Ines Osinagaren "Itsasoa Da Bide Bakarra" diskoaren diseinuak be izentapena jaso dau; eta Chica Sobresaltok artista barri onenarena.

Garaikurrak Mallorcako Auditorium Palman emongo ditue, maiatzaren 17an. Samantha Hudsonek gidatutako galan, La La Love You, Karmento eta Shegoren zuzeneko musikaz gozetako aukerea izango da.


MIN Sariak

2009. urtean sortu ziran sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek produzidutako lanei ikusgarritasuna emoteko eta musika independentea hemen zein kanpoan sustatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu