Sidneyko XXIV. Biurtekoko komisarioen bisitea, ZABAL programaren eskutik

Bizkaie! 2023-04-24 13:49   Kulturea

Cosmin Costinas eta Inti Guerrero izango dira komisarioak.

Cosmin Costinas eta Inti Guerrero hainbat gai lantzeko asmoz praktika artistikoak ikertzen dabiz munduko kultura-aniztasuna islatzen daben tradizinokoak, artisau lana, hizkuntza indigenak berreskuratzea edota gastronomia nortasun-ikur legez. Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen ekimenaren helburua da nazinoarteko komisario, arte kritikari eta museo zuzendariek hartu-emon zuzenak izatea euskal artistakaz.

Sidneyko XXIV. Biurtekoa 2024ko martian hasi eta bagilera artekoa izango da. Cosmin Costinas eta Inti Guerrero izango dira komisarioak eta euskal testuingurua ezagutzeko aukerea izan dabe Bilbon, Donostian eta Gasteizen bisitautako euskal sortzaile, museo eta arte garaikideko zentroen bidez. Zabal programeari esker, apirilaren 21etik 24ra, proiektu, eragile, eredu eta praktika artistikoak bertatik bertara ezagutzeko aukerea izan dabe. Plataforma kolektibo legez dabiz atontzen biurtekoa, eztabaida eta erronka garaikideak mahai gaineratzeko proiektu lez.

Komisarioak

Cosmin Costinas (Errumania, 1982). Hong Kongeko (Txina) arte garaikideari eskainitako erakunde independente nagusia dan Para/Site Art Space erakundeko zuzendari betearazle-komisarioa izan da 2011etik 2022ra. 2021ean, ganera, Artes Mundi Erresuma Batuko arte garaikideko sari nagusiaren epaimahaikide izan zan. 2022ko Katmanduko Hirurtekoaren zuzendari artistiko eta 2022ko Veneziako Biurtekoan Errumaniako Pabilioiaren sendatzailekide lez be egin dau lan eta  Documenta 12ko aldizkarien editore izan zan 2005-2007 bitartean.  

Inti Guerrero Bogotá urian jaio zan, Colombian. Historia eta Artearen Teoria eta Arkitektura eta Historia Orokorra ikasitakoa da, Kolonbiako Andeetako Unibersidadean eta Brasilgo Universidade de São Paulon. Arte zuzendaria izan da Bellas Artes Projects-en (BAP) 2018tik 2022ra, Fondazione Sandretto Re Rebaudengo bildumako komisarioa Turinen eta Capacete Entretenimentos plataforma artistikokoa Rio de Janeiron. Orain gitxira arte, San Joseko TEOR/éTikako Zuzendari Artistiko Alkartua izan da. Guerreok Londresko Tate Modern-erako, Rio de Janeiroko Museo de Arte de Rio-MAR museorako, Hong Kongeko Para Site-erako, Taipéiko TheCube, ProjectSpace-erako, Seuleko ARKO Art Centre-rako, San Frantziskoko Kadist-erako eta Bergen Assembly-rako ondu ditu erakusketak. Liburu, aldizkari eta erakusketa-katalogo ugaritan parte hartu dau eta eskolak eta berbaldiak emon ditu mundu osoko unibersidade, arte-akademia eta erakundeetan.

Gaur goizean Gasteizko Artium Museoan egindako prentsaurrekoan parte hartu dabe Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuagaz eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariagaz batera. Bertan, bisitearen arrazoiak azaldu ditue, baita bere interes esparruak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu