2023ko Aste Nagusiko Metal Pop-Rockeko erakustaldian izena emon daiteke maiatzaren 5etik aurrera

Bizkaie! 2023-04-24 12:02   Musikea

Maiatzaren 5etik bagilaren 5era arte dago aukerea.

Jazz erritmorik ez baina metalaren, poparen eta rockaren barruko edozein aldaera eta estilo onartuko da eta kontuan izango dira taldekideak emakumeak dituen taldeak eta euskeraz egindako lanak.

Artistek eta taldeek, gitxienez kide bat Bizkaian erroldauta izanik, maiatzaren 5etik bagilaren 5era arteko epea dabe izena emoteko, udalaren webgunean.

Aurten 36. edizinoa izango da eta aurreko urteetan legez, Bilboko Udalaren webgunean emon daiteke izena. Bizkaian bizi diran bakarlariek eta musika-taldeek parte hartu leikie; taldeen kasuan, kideetako bat, gitxienez, lurralde historikoan erroldauta egon beharko da.

Hamasei talde eta artistak aukeratzeko, epaimahaiak –kazetari eta kritikari musikalek eratuta– aintzat hartuko ditu, batez be, emakumeek eratutako taldeak eta euskeraz egindako lanak.

Parte hartu nahi daben talde eta artistek, inprimaki bat beteteaz gan, ondokoak be aurkeztu beharko ditue:

- 4 gai original, mp3 edo wav formatuan.

- Erretratu bat jpg, bmp edo png formatuan.

- Artistearen edo taldearen historiala/biografia, doc, docx edo pdf formatuan.

Era berean, epaimahaiak hautatutako taldeek eta artistek 45 eta 50 minutu arteko kontzertua eskaini ahal izango dabe eta 2 egokitzapen baino ez dira onartuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu