Martxan datoz Etxebarria aita-seme trikitilariak
2023-04-24 10:37 Musikea2023ko martiaren 25ean Valladoliden grabautako bideoklipean agiri da aita-semeen abesti barri bat baina oraingoan, JJ Vaquero espainiar bakarrizketagile ospetsua da protagonista eta Jesus "Baltza" ahaztu barik, Euskal Herrian ze ezagunak garen gogorarazoten deuskun istorio honetan.
Bertan, Euskal Herriko gauza herrikoi asko gogoratuko deuskuez, umore ikutuagaz, gure lurraldean ezustean pasauko ez dan abestia, eurek dinoen legez, familia gara.
Unai Etxebarria aita-seme trikitilariak
Lau belaunaldi. Holan hasten da aita eta semea batzen dituan istorio hau. Koldo Etxebarria (1960) 1975ean hasi zan lanean aitagaz (Luis Etxebarria 1928-2005) eta aititagaz (Eduardo Etxebarria PITI) batera eta ibilbide musikal luze baten ondoren, urte batzuk aurrerago, hurrengo belaunaldiari itxi eutson ikuskizunaren mundua, eta ibilbide luzea eta herri askotan ibili zan Trikitixa lana aurkezten.
Koldo tekla-akordeoi bategaz hasi zan, panderoa eta trikitixeagaz batera eta urte batzuk aurrerago trikitixea eta panderoaren formatu klasikoari ekin eutson. Urte asko eta herri batzuk igaro dira haren seme, Unai Etxebarria (1993) taularatu zan arte. Hamaika urtegaz euskal folklorearen munduan indartsu sartu zan Koldo aitagaz batera.
Trikitixea eta panderoa, interpretautako bersinoak (ez bakarrik euskaldunak) eta abesti propioak musika
mundura ekarriz.
Gaur egun, ez dira herri eta uri gitxi izango euren musika-tresnakaz bisitauko dituenak, holan, jaigiroa gure etxeko ateraino ekarriko deuskue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!