June Aiestaranek irabazi du Gipuzkoako Eskolartekoa

Bizkaie! 2023-04-24 08:15   Bertsolaritzea

Bigarrenez irabazi dau eta Danel Etxeberriagaz batera Euskal Herriko finalean izango da.

Lasturren jokatu da aurtengo Eskolarteko Txapelketako finala eta saio ederraz gozetako aukerea izan eben bertaratutako 90 lagunek. Kantuan June Aiestaran, Izar Zelarain, Amets Aizpurua, Jon Mendiluze, Beñat Zeberio eta Danel Etxeberria ibili ziran Ane Ezenarro gai-jartzailearen esanetara.

Maite Sukia, Oihana Aranguren eta Bakarne Urreaga epaileek erabagita, June Aiestaran izan da txapelduna, bigarren sailkatua, barriz, Danel Etxeberria eta, beraz, bi horreek izango dabe Euskal Herriko Eskolartekoan kantetako aukerea.

Txapeldunari txapela Unai Mendizabalek jantzi eutson Harituz Bertsozale Alkargunearen izenean, izan be, aurten 10.urteurrena bete dau Tolosaldeko bertso muobimentuaren eragile dan Harituzek eta Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak autortzea egin deutso urte honeetan guztietan egindako lanagaitik.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu