Bilboko Udal Musia Bandeak domekan agurtuko dau Euskaldunako kontzertu-zikloa
2023-04-20 10:58 MusikeaMusikeneko ikasleakaz batera izango da kontzertua.
Haizeen arteko espazioak izenburupean, José Rafael Pascual-Vilaplanak zuzendutako kontzertuan, J. Crisóstomo de Arriagaren Los esclavos felices, Richard Straussen Don Juan eta Armando Blanquerren Triptic per banda lako obrak interpretauko ditue.
Kontzertu horretan, Bilbao Musikaren eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, ikastetxe horretako ikasleek parte hartuko dabe eta Konposizino Saileko ikasle batek osotutako obra bat estreinetea da asmoa.
Hitzordua apirilaren 23an, eguerdiko 12:00etan izango da, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Sarrerak txarteldegian, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko kutxazainetan erosi daitekez.
Denoraldiko kontzertu berezienetako bat da, izan be, leku horretan azkena izateaz gan, Bandea eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendaria, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleakaz batera egongo diralako oholtzan.
Kontzertu horren ondoren, Udal Musika Bandeak denporaldiko azken kontzertua eskainiko du apirilaren 28an Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Konserbatorioan, Espazioak irudikatzen izenburupean, talde bilbotarra Zuriñe Pérez Aransáez klarinetisteagaz batera izango da taula gainean. Besteak beste, Heitor Villa-Lobosen Suite, Josu Ortiz Delgadoren The Himalayas Suite, Norman Dello Joioren Scenes from Louvre eta Roger Cichyren Quartets lanakaz agurtuko dabe denporaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!