'Black is Beltza 2 Ainhoa' plazan
2023-04-20 09:42 MusikeaMr. Zèk biribildu dau maxia, biniloan eta 33an editauta, bene-benetako harribitxia.
Fermin Muguruza buru dauen diziplina arteko proiektuak hainbat artefaktu plazaratu ditu (komikiak, filmak, musikea, erakusketak...) eta sortzaileak batzen jarraitzen dau Black is Beltza unibersoaren inguruan. Orain, barriz, gaur, apirilak 20, Ainhoak, Black is Beltza 2ko protagonistak, 4 kantuko maxi bat aurkeztuko dau.
A aldean, El Gran Silencio, Mexikotik, zehatz-mehatz, Monterreytik, bere cumbia-vallenato-ipar punk erritmoak eta Ferminen beraren kolaborazinoak; bestetik, Joseba Irazokiren Sarri, Sarri, Kriston martxa dabil kantu mitikoaren bersino apoteosikoa.
B aldean, barriz, batetik, La Basu (Euskal Herria) + Wöyza (Galiza) + TESA (Pais València) emakumezko raperoek euren indarra aldarrikatzen dabe, hiru hizkuntzatan aldarrikatu be, Rap is Beltza abestian. Bestetik, Bizitza triste eta ederra, Negu Gorriaken Ustelkeria (1996) diskoan agertu zan kantua, Iñigo Muguruzaren ahots eta gitarreagaz, orain, hip hop erritmo indartsuei eutsiz, hildako Iñigo anaiaren eta Ferminen arteko topaleku bihurtu da.
Valladolideko artista Mr. Zèk bere lan ikusgarriagaz biribildu dau maxi hau. Biniloan eta 33an editauta, bene-benetako harribitxia da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!