Bilboko gazteria eta euskerea

Bizkaie! 2023-04-19 08:06   Euskerea berbagai

Euskerea esparru formaletan zein informaletan sustatzea da asmoa.

Zergaitik ez dabe gazteek euskerea erabilten eguneroko hartu-emonetan, hizkuntzeari buruz daben ezagutza handia gogoan hartuta? Zer aurreretxi eta estereotipok oztopatzen dabe hareeen eboluzinoa? Zelan gainditu geinke egoera hori? Eta zelan irudikatzen dabe egungo gazteek euskerearen etorkizuna?

Galdera horreei erantzunak bilatzea da Eusko Ikaskuntzearen helburua Euskereagaz egizu match ekimenagaz. Ekimen honetan BBK Kunak kolaboretan dau eta datozen asteetan egingo da Bilbon. Genero aniztasuna, jatorria eta hizkuntzearen ezagutza maila gorabeheratsua daben 16 eta 25 urte bitarteko gazteek euren lurraldean euskereak dauen egoerearen diagnostikoa egingo dabe. Hortik abiatuta, estereotipoak eta aurreretxiak gainditzeko estrategiak zehaztu eta eremu formaletan zein informaletan euskerearen erabilerea eta ikaskuntzea sustatzeko balioko daben gakoak eta ekintzak identifikauko ditue.

Programeak ordu biko lau tailer izango ditu apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean, Bilboko BBK Kunan. Eusko Ikaskuntzearen GizarteLAB gizarte-barrikuntzako metodologia aplikauta, dinamika interaktibo eta atseginen bidez, euskal gazteek euskerea erabilteari buruz gaur egun dagozan hipotesiak aztertuko ditue eta, aldi berean, parte-hartzaileek ekimen kooperatiboak diseinetan ikasi eta gizarte-gaitasun erabilgarriak jorratuko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu