Otilia Fidalgo eta Mª Victoria Urruzola ex aequo eta Angel Briz dira saridunak
2023-04-17 12:44 MusikeaDonostiako Orfeoia-UPV/EHU XXII. saria irabazi dabe.
Otilia Fidalgo Gonzálezek eta Mª Victoria Urruzola Esnaolak ex aequo eta Ángel Briz Lázcozek jaso dabe XXII. Donostiako Orfeoia-UPV/EHU saria, helburu bigaz sortu zana: Musikearen munduan egindako ibilbidea autortzea eta musikari buruzko ikerketea sustatzea.
Otilia Fidalgo Gonzálezek eta Mª Victoria Urruzola Esnaolak ex aequo saritu ditue, musikeari buruzko ikerketea sustatzeko eta bultzatzeko kategorian ondoko lanokaitik: La música religiosa de Valentín Zubiaurre. Maestro de la Real capilla de Madrid (1875-1914) eta Un programa de prevención del miedo escénico para niños/as de 8 a 12 años.
Era berean, Ángel Briz Lázcozek be saria jaso dau musikearen munduan egindako lanaren eta bere ibilbidearen autortza legez.
Sariak emoteko ekitaldia apirilaren 21ean izango da, 19:00retan, UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroko auditoriumean, Donostian; Bertan izango dira Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarri eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkizia. Ekitaldiaren ondoren, Donostiako Orfeoiak kontzertu laburra emongo dau, bere ohiko errepertorioko lanez osotua. Ekitaldia edegita egongo da bertaratu nahi dauen edozeinentzat eta edukierea mugatua izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!