'Sektore pribatuan hizkuntza eskubideetan atzerapausoak dagoz'
2023-04-13 12:37 Euskerea berbagaiDanetara, 1.071 intzidentzia edo gorabehera jaso ziran, horreetatik 976 kexa, 54 zorion-berbak eta 41 konsulta edo iradokizun.
Gaur goizean, Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2022 txostena aurkeztu dau Bilboko Ibaiondo Udaltegian, igaz Euskal Herrian zehar hizkuntza eskubideen aurrean izandako hutsune nagusiak eta arloz arloko egoerearen azterketea jasoten dituana.
2022an hizkuntza eskubideen urraketak izan zituen herritarren zuzeneko testigantzak jaso ditu aurtengo txostenean: Danetara, 1.071 intzidentzia edo gorabehera jaso ziran, horreetatik 976 kexa, 54 zorion-berbak eta 41 konsulta edo iradokizun.
Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzea izan dira kexa gehien jaso dituen erakundeak, baina 2022an Bizkaiko udalek jasotako kexa kopurua be gogoan hartzekoa izan da.
Beste alde batetik, sektore pribatuan, merkataritza gune handiak izan dira kexa gehien jaso dituenak eta euskerearen presentzian eta erabileran atzemondako atzerapausoek ardurea sortu dabe Behatokian. Kontuan izan behar da, horreetako askok lege betebeharrak izan arren ez dituela beteten.
Azkenik, lege babes handiagoa eta gizartearen erantzukizuna eskatu ditu Behatokiak.
Irakurri Hizkuntza Eskubideen Egoera 2022 txostena hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!