'Musikea dibertigarria da – La música me divierte' Bilbon
2023-04-13 11:17 MusikeaBarikuro izango dira kontzertuak apirilaren 21etik maiatzaren 12ra.
Bilboko Udalak atondu dau kontzertu didaktikoen zikloa eta ontzertu guztiak edozeinentzat izango badira be, apirilaren 21ean Euskal Barrok Ensembleren Euskelelea kontzertua ume eta familientzat zuzenduta dago.
Sarrerak 5 euroan dagoz eta sarrerak dagoeneko salgai dagoz bilbaokultura.eus webgunean.
Programa honen helburua da herritarren artean musikea maite deiela sustatzea eta publikoari musika klasikora zein beste musika estilo batzuetara hurreratzea.
Euskal Barrok Ensemble; Ahaire Eho flauta laukotea; Arantza Aguirre eta Garazi Navas artistak; eta Joshua Edelman & Anita Gastiren kontzertuak Bertendona Institutuan izango dira.
Egitaraua
• Apirilak 21, 18:00etan:
Euskal Barrok Ensemble - Euskelelea
Ilustrazinoak: Irrimarra. Testuak: Juan Kruz Igerabide.
• Apirilak 28, 19:00retan:
Flauta laukotea Ahaire Eho - ¡Música, Maestras!
Nagore Larrión Peña, Beatriz Pomés Jiménez, Natalia Sánchez Abad eta Irene Ruiz Larios izango dira protagonista.
• Maiatzak 5, 19:00retan:
Esku Soinua. Musika-Tresna bidaiari hori. Arantza Aguirre eta Garazi Navas.
• Maiatzak 12, 19:00retan:
Joshua Edelman & Anita Gasti - Tribute to the Ladies of Jazz
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!