Getxoko Udalak 60.427 euro onartu ditu euskerea ikastea eta erabiltea sustatzeko

Bizkaie! 2023-04-11 08:22   Euskerea berbagai

17. urtez jarraian datorren dirulaguntzea da.

Getxoko Udalak euskerea ikasteko, ezagutzeko eta erabilteko dirulaguntzen deialdia onartu dau, beste urte batez. Horretara, 60.427 euro (igaz baino % 5 gehiago) zuzendu ditu, sei arlotan banatuta. Partidarik handienak ikaskuntzara bideratuko dira, baliabide ekonomikoen arabera. Laguntzek matrikulearen kostuaren % 80a be pagau leikie eta aurten be, HABEk emondakoen osogarri lez emongo dira. Kontuan hartu beharreko baliabide ekonomikoen taulea eguneratu da eta 16 urteko gazteei ez jake familia-unidadearen diru-sarrerarik eskatuko (6 eta 15 urte bitarteko umeen eta gazteen ikaskuntzan izan ezik). Eskatzailearen diru-sarrerak edo diru sarrerarik eza baino ez dira balorauko.

Laguntzen arloak

Lehenengo arloan, helduek euskerea ikasteko 31.277,5 euro aurreikusi ditu Udalak, eta bigarrenean, gazteen eta umeen (6tik 15 urtera bitartean jaiotakoak, biak barne) matrikulea ordaintzko laguntzeko 15.800 euro bideratu dira. Kasu bi horreetarako eskaerak aurkezteko epea zemendiaren 9an amaituko da. Egun horretan amaituko da Udaleko eta erakunde autonomoetako langileek eta zinegotziek euskerea ikasteko laguntzea eskatzeko epea be; horreentzat 1.000 euro onartu ditu Udalak.

Era berean, 4.000 euro izango dira gidabaimena atarateko azterketea euskeraz egiten daben gazteentzat eta beste 1.000 euro alkarteetako aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskeraz. Arlo bi horreetarako eskaerak aurkezteko epea zemendiaren 29an amaituko da. Azkenik, urtero legez, 7.350 euro bideratuko dira, errotuluak, olanak, persianak, biniloak eta ibilgailu komertzialak euskeraz ipinteko. Eskaerak aurkezteko epea zemendiaren 29an amaituko da enpresentzat.

Diru-laguntza horreekaz batera, Udalak beste zerbitzu batzuei eutsuiko deutse euskerearen erabilerea sustatzeko helburuari eutsiz, tartean, itzulpen zerbitzua, aholkulariteza, ekitaldietarako aurkezle euskaldunen zerbitzua eta merkatariei nahiz ostalariei doban eskaintzen deutseen itzulpen eta maketazino zerbitzuak.

Eskola-orduz kanpoko jardueretarako dirulaguntzak

Datorren maiatzaren 29ra arte zabalik egongo da eskola-orduz kanpoko jardueretarako dirulaguntzetarako deialdira proiektuak aurkezteko epea. Horreetara Udalak 42.000 euro onartu ditu.

Hizkuntza-murgiltze laburreko jarduerak laguntzeko 5.000 euro izango dira, besteak beste, barnetegiak edo eguneko ibilaldiak, lehen arloan. Bigarrenak, 10.000 eurogaz, aldi luze batean euskerearen erabilera aktiborako ekimenak bultzatuko ditu, esate baterako antzerkia, bertsoak edo berbodromoak. Hirugarren lerroa, 7.000 euro izango ditualarik, errefortzu klaseetarako izango dira. Laugarren lerroak 15.000 euro bideratuko ditu euskeraz lantzen diran ohiko jardueretara, horreen artean, futbola, saskibaloia, xakea... Eta bosgarrena, 5.000 euro, Euskerearen Eguna, euskal astea lako ekitaldiak atontzeko.

17.urtez jarraian emoten dan dirulaguntzea da eta, beraz, ezaguna da arlo akademikoan eta onarpen zabala dauena, aurreko urtean 22 guraso-alkarte eta ikastetxek aurkeztutako 199 jarduera izabn baitziran.

Euskal kultureagaz lotutako edo euskerazko kulturea jorratzeko jarduerak

Udalak 40.057 euro onartu ditu euskerea edo euskal kulturea sustatzeko ekintzak egiten dituen alkarte, erakunde edo enpresetarako, euskeraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko, ESEP, Euskerea Sustatzeko Ekintza Plan Estrategikoak jasoten dauenaren arabera.

Lehenengo arloak 11.760 euro izango ditu euskerazko jarduerak atontzeko lokal baten gastuetan laguntzeko; bigarrenak 2.625 euro, San Juan jaia atontzeko gastuak ordaintzeko; hirugarrenak 21.472,5 euro, auzoetako Olentzeroak atontzeko prozesuan sortzen diran gastuetan laguntzeko eta laugarrenak 4.200 euro, Getxo eta Getxon jorratutako kulturako Euskal Herri osoko gazteei erakutsiko deutsen proiektu bakarrerako.

Eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 11a izango da, hirugarren arlorako izan ezik, hori datorren urriaren 16an amaituko baita.

Eskaerak

Ikasteko eta bestelako jardueretarako dirulaguntzak Administrazino Elektronikoko Bulegoaren bitartez aurkeztu beharko dira. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu