Chillida Lekuk eta Musikenek kontzertu zikloa iragarri dabe

Bizkaie! 2023-04-05 12:25   Musikea

Programazinoak Musikeneko ikasleak izango ditu protagonista.

Eider String Quartet | Ikusi handiago | Argazki originala

Igaz Chillida Lekuk eta Musikenek, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, lankidetza hitzarmena sinatu eben kultur eta arte ekitaldien programazinoa diseinetako. Hitzarmen horren ondorioz, udaberrian Chillida Lekun izango dan musika programa bikaina sortu dabe:

Eduardo Chillida musika klasikoz, kantuz eta harmoniaz inguratuta hazi zan eta musikan inspirautako eskulturak sortu zituan, nabamendu dau Nausica Sánchez Chillida Lekuko Hezkuntza eta Ikerketa arduradunak.

Artistea bera da, hain zuzen be, Musika Garaikidea Sortzeko Masterreko ikasleen inspirazino iturri lanak sortzeko; bien bitartean, publikoak Eduardo Chillidaren irudian sakontzen jarraitu leike.

Miren Iñarga Echeverriak, Musikeneko zuzendari orokorrak eta akademikoak, azaldu dau erakundeen artean sinatutako hitzarmenak bien arteko lankidetzea jasoten dauela jarduerak sortzeko. Horreetan, protagonistak Musikeneko ikasleak eta gradudunak izango dira baina leitekeana da bertako irakasleek be parte hartzea.

Lehenengo kontzertua apirilaren 19an izango da eta Eider String Quartet, 2022an Musikenen jaiotako laukotea izango da protagonista eta, besteak beste, Harri I estreinauko dau, Eduardo Chillidaren obran oinarritutako obrea.

Fanajo Trio

Bigarren hitzordua, apirilaren 26an izango da eta Fanajo Trio hirukotearen txandea izango da, Alboka obrearen estreinaldia eskainiko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu