Bilbao Basque FEST gaur, apirilak 5, hasiko da

Bizkaie! 2023-04-05 10:15   Kulturea

Dobako 200 ekitaldi baino gehiago eskainiko dira.

'Munduko Soinuak, visual experience'. IZAR BLUE | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilbao Basque FEST gaur, apirilak 5, hasiko da, euskal kulturearen jaialdia eta, holan, uribilduan giro aparta izango da Aste Santuan. Bilboko Udalak atondu dau ekimena eta dobako 200 ekitaldi baino gehiago eskainiko dira gastronomiari, herri-kirolei, musikeari edo zinemeari lotuta Bilboko hogeita hamar bat espaziotan.

Hasierea emoteko ekitaldia Azkuna Zentroan eskainiko da, arratsaldeko 19:15etik aurrera. Xabier Aburruzaga musikaria arduratuko da jaialdiaren aurkezpena egiteaz, bertan parte hartuko daben artista guztien ordezkaritzan.

Jarraian, Munduko Soinuak, visual experience ikuskizuna eskainiko da, Izar Blue konpainiarena. Zuzeneko musikea eta ikus-entzunezko edukiak buztartzen ditue. Juan Mari Aburto alkatea be bertan izango da, udaleko ordezkariakaz.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu