Streaming plataformetan euskereak izan beharko leuken lekuaz hasunartzeko jardunaldia

Bizkaie! 2023-04-05 08:08   Euskerea berbagai

Maiatzaren 4an izango da, Iruñeko Kondestablearen Jauregian.

Iruñeko Komunikabideak Fundazinoak eta Euskaltzaindiak alkarlanean atonduta, egun gure hizkuntzearen eta kulturearen transmisinoan ikus-entzunezkoen arloa estrategikoa da, izan be, streaming plataformei erreparauta, bai legediak bai eta gizartearen egoereak berak aurrean jarten deuskuezan erronka eta zailtasunak izango dira berbagai maiatzaren 4ko jardunaldian.

Horreaz gan, honako gai honeek be aztertuko dira:

- Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren azterketea egingo da, euskerea ardatz hartu eta profesional eta komunikabideek mahai-ingurua egingo dabe.

- Kataluniako Kultura Enpresen Institutuko hizkuntza politikak (ICEC) eta Filmin.cat plataformako esperientziak azalduko dira.

Sagrario Aleman Euskaltzaindiko Jagon saileko Sustapen batzordeko buruaren ustez, Euskal Herri osoan ardura handia dago euskereak pantailetan izan dauen erreferentzialtasuna lausotzen baitoa. Enrike Diez de Ulzurrunek, Iruñeko Komunikabideak Fundazinoko buruak ondokoa adierazo dau: Gaur egun, pantailen bidez bideratzen ditugu gure hartu-emonak, aldarrikapenak, aisialdia; euskereak, beraz, arlo horretan be lekua izan behar dau eta agintariek horrezaz jaubetu beharko litxatekez.

Hona hemen jardunaldian parte hartuko dabenen zerrendea: Jon Artatxo Aurtenetxe (IBAIA - Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujaubeen Alkartea); Alex Aginagalde Lopez (Pantailak euskeraz); Urtzi Urkizu Adrian (Berria); Francisco Vargas Echeverría (ICEC - Institut Català de les Empreses Culturals); Jaume Ripoll Vaquer (Filmin.cat); Maite Goñi Eizmendi (ETB); Xabier Alkiza San Marcelo (Bikoiztaile Euskaldunen Alkartea); Gaizka Aranguren Urroz (NAPAR – Ikus-entzunezkoen Produkzino Naparra); Eki Pagoaga (Kanaldude) eta Iban Arantzabal Arrieta (Tokikom).

Bertaratzea baieztatzeko edota zalantzak argitzeko, deitu +34 948 22 34 71 telefonora edo idatzi nafarroaordez@euskaltzaindia.eus helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu