'Laztana' kantuaren bersinoa + bideoklipa dakarz Modus Operandi taldeak

Bizkaie! 2023-04-04 12:02   Musikea

Aiora Renteriaren (Zea Mays) laguntzea izan dau Iñaki Ortiz de Villabak

Modus Operandi taldeak euskerazko balada esanguratsuenetakoa dan Latzen taldeak Kontzientzia ala Infernua lanera batutako Laztana abestiari upealako gozotasuna emon deutso oraintsu egin dauen bersinogaz.

Eztarriko korapilo sendoa askatzeko Aiora Renteriaren (Zea Mays) laguntzea izan dau Iñaki Ortiz de Villabak. Laztana kantuaren bersinoa konfort-zonatik urten eta rock atalera ekarri dabe Josu Erviti produktore nafarraren lanagaz eta taldeko bateria jotzailea.

Bideoa Iker Villak zuzendu dau.

Gaurgero, atzokoak gaurkotu ditu Modus Operandi taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu