BBK Saleak maiatzaren 25erako programau dau barriro Dulce Pontesen atzeratutako kontzertua

Bizkaie! 2023-04-04 09:15   Musikea

Martiaren 11n Bilbon eban kantaldia bertan behera itxi behar izan eban osasun-arrazoiakaitik.

Dulce Pontes © Rodrigo Mena Ruiz | Ikusi handiago | Argazki originala

Erositako sarrerak baliozkoak izango dira 25eko hitzordurako baina bueltau gura dituenek horretarako aukerea izango dabe (apirilaren 24ra, astelehenera, arte -egun hori barne-). Horretarako salabbk@bbk.eus helbidera idatzi beharko dabe.

Bilboko guneak eta ikuskizunaren sustatzaileak maiatzaren 25erako, eguenerako (20:00etan), programau dabe barriro kontzertua. Fado-abeslari portugaldarrak bertan behera geratutako hasierako hitzordua baino aste batzuk lehenago salduta zituan sarrera guztiak eta, ondorioz, maiatzean egingo dauen bisitan be sarrera guztiak barriro agortuko dirala espero da, izan be, erositako sarrerak balioko dabe 25eako kontzerturako. Beraz, martian sarrera barik gabe geratu ziranek leitekeana da orain Dulce Pontesen ahotsaz zuzenean gozau ahal izateko sarreraren bat eskuratzeko aukerea izatea. Beste behin, BBK Salak, Gazteok sustatzaileak eta Dulce Pontesek eta bere taldeak beren erremina zabaldu dabee aldaketa honek abeslari portugaldarraren jarraitzaile ugarien artean eragindako trabakaitik.

Nazinoartean entzute handia dauen artisteak BBK Salak Portugaleko genero ospetsu horren inguruan urtero atontzen dauen Noites de Fado zikloaren barruan kantauko Bilbon. Amália Rodrigues mitikoaren oinordeko naturala da askoren ustez Pontes, baina pianistea, konpositorea eta interpretatzailea be bada, baina, batez be, generoak nahasteari bildurrik ez deutson musikari heterogeneoa eta geldiezina be bada. Holan erakusten dau Pontesel azken diskoan "Perfil” (2022) izenekoan. Haren abestietan jazza eta musika latinoa sartu ditu eta Yelsy Heredia kontrabaju kubatar ospetsuagaz batera produzidu dau. Maiatzaren 25ean Bilbon eskainiko dauen zuzeneko kontzertuan, Pontes beste bost musikarigaz batera egongo da agertokian: José Gabriel Pontes Gonçalves (perkusinoa), Joao Paulo da Palma Domingos (gitarra akustikoa), Sergio Fernández Pedroza (pianisteas), Luis Miguel Nunes Guerreiro (Portugaleko gitarrea) eta Yuri Daniel Ferreira de Souza (baxistea).

Dulce Pontes

Bilboko BBK Salako Noites de Fado zikloa 2012an jarri eban martxan eta, ordutik, Portugaleko musika-genero ezagun honegaz zuzen-zuzenean gozau ahal izateko bueltau da. Ana Mourak inaugurau eban zezeilaren 25ean Noites de Fado 2023, sarrera guztiak agortuta. Hile honetan bertan, apirilaren 14an, Sara Correia gaztea Bilboko agertokian azalduko aurtengo bigarren hitzordua eskaintzeko. Ondoren, maiatzaren 25ean, helduko da aurtengo azken fado-abeslaria (guztiak generoan erreferenteak diran emakumeak).

Noites de Fado 2023rako sarreren prezioa 25 €-koa da kontzertu bakotxerako eta Kutxabanken sarean dagoz eskuragarri (Kutxabank txartelakaz erosita, % 20ko deskontua dago).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu