Darabilbo Programeari Aste Santuaren ondoren ekingo jako barriro

Bizkaie! 2023-04-03 13:02   Euskerea berbagai

Dobako jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra da 16 urte beteta izatea.

Bilboko Udalak atontzen dau Darabilbo dobako eta euskerazko aisialdiko programea, Bilboko Euskaltegien Sarearekin elkarlanean, bilbotarren artean euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko. Hilero-hilero izaten da programa hau, eta jarduera askotarikoak eskaintzen dira.

Ekimenotan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea darabilbo.eus webgunean, darabilbao@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakian. Gainera, telefono-zenbaki horretan bertan, nahi duenak bere ideiak proposatu ditzake.

Aurreikusitako jardueretako lehenengoa Arte Eder Museora bisita gidatua izango da: Apirilaren 24an, astelehenean, 18:00etan.

Apirilaren 25ean, martitzenean, bisita gidatua Itsas Museora, 14:30ean.

Apirileko programan, berbaldi bat izango da mekanika kuantikoari buruz, Jose Ramon Etxebarriaren eskutik, Santutxuko Udaltegian: Eguaztenean, hilaren 26an, 19:00retan.

Apirilaren 27an, goizez, 10:30ean, bisita gidatua eskainiko da, Arte Eder Museora.

Barikuan, hilak 28, Deustun, Ramón y Cajal Etorbidean, 42. zenbakian, Sipa, Bipa, Ipa eta Neipa garagardaoa probetako saioa izango da

Izena emotea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakira deituta egin daitekean

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu