Euskerearen aldeko politika publikoen alde Baionako kaleak beteteko deia egin dau Kontseiluak
2023-03-31 12:37 Euskerea berbagaiApirilaren 22an da hitzordua.
Ipar Euskal Herriko Inkesta Soziolinguistikoaren emoitzek ardurea eragin dabe eta hizkuntza politika egokien premina nabarmendu eta Euskal Herri osoko euskalgintzako eragileek apirilaren 22an Ipar Euskal Herriko euskalgintzeak deitutako manifestazinoagaz bat egin dau Kontseiluak.
Euskerearen egoerea, euskalgintzearen prekariedadea eta hizkuntza-politikan dagoan faltea salatuko dira, azterketak euskeraz egiteko eskubidea aldarrikatzeagaz batera. Euskal Konfederazinoak iragarri dau apirilaren 22an manifestazino erraldoia egingo dauela Baionan, 17:00etan. Mobilizazinoak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskereak dituan trabak salatueta hizkuntza-politika eraginkorra aldarrikatuko dau. Egoera larria, euskalgintzearen arlo guztietan: Azterketak euskaraz! eta Euskereari trabarik ez! goiburuari eutsiz egingo dan mobilizazinoak euskalgintzearen alor guztiek bizi daben egoera larria salatzea da helburua: Batetik, Frantziako Estaduak euskereari jarten deutsozan traben eraginez eta, bestetik, lekuan lekuko erakundeen erantzunik eza.
Brebeta euskeraz egitea ikasle, guraso eta langileen mobilizazinoari esker lortu bada be, oraindino ez da lortu Baxoko azterketak euskeraz egin ahal izatea. Ganera, azken urteetan irakaskuntza elebidunaren kontrako erasoak etenik bakoak izan dira eta hizkuntza-politika publikoak geldirik dagoz. Horren adibide da Euskerearen Erakunde Publikoaren aurrekontua bikoizteko beharrari ez erantzun izana, ha adostu eta zazpi urtera. Holan, euskal hedabideetako ordezkariek, helduen euskalduntzeak dabizen langileek edota aisialdiari begirako alkarteek egoera guztiz prekarioan dabizela salatu dabe jentaurrean. Hau guztia gitxi balitx, azken Inkesta Soziolinguistikoko emoitzek agirian itxi dabe euskerea egoera larrian dagoala Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, hau da, hil edo bizikoa dala euskerearen aldeko politika publiko sendoak indarrean jartea. Esangura horreta, apirilaren 22an aldarri horreen alde Baionako kaleak betetea ezinbestekoa dala dino Euskalgintzearen Kontseiluak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!