Badakigu nortzuk diran Aitor Sarasua bertso papel lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2023-03-31 10:40   Bertsolaritzea

Sariak emoteko ekitaldia apirilaren 23an izango da Ziburuko Baltsan alkartean.

Bertsularien lagunak alkarteak Aitor Sarasua bertso-papel sariketan akatsa egin dauela jaubetuta ondokoa jakinarazo nahi dau: komunikazino akats batengaitik atontzaileek ez zituen bertso bilduma guztiak epaimahaiaren esku itxi eta gazte sailean Unax Aizpurua Ibargarairena epaitu barik geratu zan. Epaimahaiak lan guztiak kontuan hartuz Unaxenak onenak dirala onartu dau. Sariak daborduko emonda dagoz eta gazteen sailean ez da aldaketarik izan baina, Unax Aizpurua Ibargarairi saririk gorena autortzen deutsagu.

Atontzaileek parkamen apalenak eskaintzen deutsee parte-hartzaile guziei.

Hona hemen beraz bertso bilduma irabazleak

1. Saria Goizane Etxeberri Lopepek eroan dau, hona hemen bere bertsoak.

2. Saria Pagoa Bidartek eskuratu dau, hona hemen bere bertsoak.

3. Saria Eriet Zubizarreta Goenagarentzat izan da, hona hemen bere bertsoak.

Helduen mailan, irabazlea Iñigo Legorburu Arregi izan da, hona hemen bere bertsoak.

2. Saria Iñigo Legorburu Arregik irabazi dau, hona hemen bere bertsoak.

3. Saria Manu Goionaga Bengoetxearentzat izan da, hona hemen bere bertsoak.

Sariak emoteko ekitaldia apirilaren 23an izango da Ziburuko Baltsan alkartean egingo dan bertso bazkarian, bertan Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia izango ditugu bertsotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu