Paduretako ondare etnografikoaren zabalkundeari ekin deutse

Bizkaie! 2023-03-31 09:54   Kulturea

Busturiko, Foruko, Gautegiz Arteagako eta Muruetako udalek bat egin dabe.

Aitatu udalek bat egin dabe Aranzadi Zientzia Alkarteagaz Urdaibaiko paisajearen historia, kulturea eta ingurumen-azterketea egiteko, munak eta paduretako guneak nabarmenduz. Bost udalerri horreek konpromisoa hartu dabe euren lurretan dagozan gune esanguratsu horreek maila historiko eta kulturalean babesteko, eta ikerketea zabaltzen lagunduko dabe, azterlanari buruzko liburu bat argitaratuz.

Aranzadi Zientzia Alkarteak oraintsu amaitu dau Itzak, Urdaibaiko kultur paisaia izeneko ikerlana. Azterlan honek Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoari esker hasitakoo ikerketa-lerro bati jarraitzen deutso:

Gure historiak geure paisajea marrazten dau. Geure nagusiek landu, modelau, aprobetxatu eta landu daben paisajea. Lotura jasangarri horretan dago geure izakerea. Baina askoz gehiago da. Horregaitik ikertu eta sakondu gura izan dogu gure historiaren zati garrantzitsu hau, erabilera komunalak, munen eta polderren sorrerea... Gure paisajeari esangurea emoten deutson historia”, nabarmendu dabe ekimenaren sustatzaile diran alkateek.

Josu Narbarte ikertzaileak egindako lanak gizartearen eta ingurumenaren arteko hartu-emonen ondorioz Urdaibaiko paisajean jazotako aldaketak aztertu ditu. Bilakaera horren barruan, aparteko garrantzia izan dauen eremu bat aztertu dabe, padurak, hain zuzen be.

Mareen eragin-eremuan kokatuta dagozan espazio horree herri-lurren parte izan dira Erdi Arotik eta bertan hainbat baliabide ustiatu dira. Halan da be, XVIII.-XIX mendeetan egoera hori aldatu egin zan eta itzak edo padurak pribatizeteagaz batera, neurri handiko drainatze-egitasmoak gauzatu ziran, munaz itxitako polderrak eratuz. Aranzadiko ikerlariek prozesu horren nondik norakoak aztertu ditue, artxiboetako dokumentuak eta gaur egun paisajean agirian dagozan elementu materialak buztartuz.

Ikerketea amaitu ondoren, ekimena sustatzen daben udalek Aranzadi Zientzia Alkarteak egindako ikerlana liburu baten jasoko dabe eta bagilean aurkeztea espero da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu